Parranda giroa izan da nagusi Elgetako Gazte Egunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 30a, 07:59

Parranda giroa eta musika izan ziren nagusi; izan ere, goizeko areto futbol txapelketaren ostean musikaren bueltan joan zen Gazte Asanbladak antolatutako Elgetako Gazte Eguna. 70 bat lagun elkartu ziren bazkaltzeko eta goizeko ordu txikietara arte luzatu zen festa antzokian.

Areto futbol txapelketan hasi zen giroa animatzen. Bost bat taldek hartu zuten parte, eta eguerdirako bazegoen irabazlea; Pintxopote taldeko lagunak. Domina bana jaso zuten irabazleek eta behin sari banaketa eginda hasi zen karro-poteoa tabernaz taberna.

70 bat lagun bazkaltzen

Bazkaria giro onean joan zen. 70 bat lagun elkartu ziren kafe antzokian eta paella izan zuten plater nagusi. Postrearen ostean eman zitzaion hasiera JB bikotearen emanaldi akustikoari. Laster bereganatu zuten publikoa.

Arratsaldeko karro-poteoaren ostean, 22:00ak aldera hasi ziren gaueko kontzertuak. Ordurako jende gehiago hurbildu zen eta batak bestearen atzean jo zuten hurrenkera honetan Korda Rota taldeak (Arrasate), Fito Skins taldeak (Elorrio), Kaparrak taldeak (Aretxabaleta) eta Babesgabe taldeak (Elgeta). DJ Kadira bikotearen musikarekin luzatu zuten gaua Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak