Ibilbide oparoa izan du Txutxin-ek, eta 2021ean, Oñatz Dantza Taldearen 50. urteurren ospakizunean aitortza "hunkigarria" jaso zuen.
Nekaezina
Oñatz dantza taldeko kideen artean bereziki sumatu da samina, taldeko erreferente nagusienetakoa izan baita Txutxin. Osaba eta aita ere dantzariak zituen eta gertutik eta pasioz bizi izan du dantza hark beti, ez dantzari moduan bakarrik, baita dantza moldeak ikertzen, lantzen eta hark jaso eta bizitakoa ondorengoei transmititzeko lanean ere. "Haren adoreari esker iraun du Oñatz dantza taldeak; Euskal Herrian ez dago horrelako beste talderik. Pasioz bizi zuen dantza, sinistu egiten zuen, eta detaile guztiak zaintzen zituen. Indar handia zuen eta guztion errespetua lortu zuen", dio Txutxin-ekin batera 1970eko lehen Haurren Eguna antolatzeko taldean ibili zen Lourdes Idoiagak.
Lander Diaz de Gereñu txistulariak ere bat egiten du haren izaerak herriko dantza taldean izan duen garrantziarekin. "Nekaezina izan da. Harreman estua izan dugu, eta eztabaida asko, zorionez. Transmisioan lan handia egin du eta jakin izan du garai berrietara ere egokitzen". Kultura batzordeburu Iñaki Olaldek ere gogoan ditu harekin egindako bilerak: "Makina bat egin dugu. Zehatza zen, serioa lanean, zorrotza. Dantzaren bueltan, erraldoi txikien proiektua, Inauteriak, Corpusak... askotan elkartu ginen. Hari esker Oñatiri buruz asko ikasi dutela aitortzen dute kulturako langile hainbatek, esaterako".
Euskal Herrian erreferente
Euskal Herri mailan izan da erreferente Txutxin, eta "dantza-maisuaren" ibilbidea jaso du Dantzan elkarteak. Euskal Herri osoko hainbat dantza taldetako kideek eta txistulariek izan dute oñatiarra gogoan.
Sare sozialen bidez ere heriotzak eragindako tristura erakutsi dute oñatiarrek.
Herrikoa eta herriarentzat , etxekoa eta etxekoentzat. Plazerra zure iloba izan izana tio Txutxin, lurrak goxo har zaitzala ❤️❤️❤️ https://t.co/0uuz9VyVPw
— Markel Irizar (@Markelirizar) May 1, 2024
Egun tristea, gaurkoa, Oñatiarrontzat eta @oinatzdantza taldearentzat bereziki. Bizitza osoa geure dantzei emana, herriaren eta herritarren goguan egongo zara betiko Txutxin.
— Izaro Elorza Arregi (@ElorzaIzaro) May 1, 2024
Lurrak goxo har zaitzala. pic.twitter.com/1m0nozvtgm
GOIAN BEGO!!
— Juan Bta Aranzabal (@JuanBta48) May 1, 2024
Jesus Irizar 'Txutxin' hil da https://t.co/S6xUZHCEQK