Pandemiako etenaren ostean, bueltan datoz Labegaraietako jaiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko apirilaren 29a

Umeen jolasak, 2019ko jaietan.

Pandemiak eragindako etenaren ostean, bueltan datoz Labegaraietako jaiak. Egun handiena maiatzaren 1a izango da, egun osoko egitaraurekin; tartean, ohikoa zutenez, auzo-krosa.

Martitzenean, apirilak 30, patata-tortilla lehiaketarekin ekingo diete jaiei, 19:15ean; norberak eroan behar ditu osagaiak, sua barne, eta, ondoren, tortillak eta bestelako ogitartekoak izango dituzte afaltzeko kiroldegiko karpan. Gero, 21:00etan, DJ Julen Narbaiza izango dute.

Maiatzaren 1erako honako hau izango da egitaraua: diana txistulariekin (10:00); meza, salda eta txorizoa (11:00); gaztetxoentzako marrazki topaketa (11:00); auzo-poteoa musika eskolako fanfarrearekin (13:00); auzo bazkaria, janaria norberak eroanda (14:30); auzo-krosa (16:00); ume eta gaztetxoentzako jolasak (17:30) eta, ondoren, txokolate-jana eta erraldoiak.

Jaiak iragartzeko kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak