"Herriko taberna, denda eta komertzioetan erosketa bat egitean txartel bat jasoko du bezeroak. Gero, zapatuan, lore batzuk txartel batengatik aldatzeko aukera izango da; beste batzuk jasotzeko, bi edo hiru txartel beharko dira… Hala ere, loreak txartel gabe erosteko aukera ere izango da, hau da, aukera zabala egongo da", adierazi du Jabi Altunak, Axtroki Merkatari Elkarteko kideak.
