Musakolako astokiloak lagunartean ospatu du urtebetetzea

  Gizartea  Arrasate

Hemezortzi urte bete ditu Musakolako astokiloak, eta urtebetetzea auzoko lagunekin batera ospatu du. Hala, ziorlakoek omenaldia egin diote astokiloari, kalejiran joan dira bertara, etxafuegoak bota, eta kantuan egin diote. Goizeko ekitaldiaren ostean elkarrekin bazkalduko dute, eta arratsaldean poteoarekin jarraituko dute jaia. 

Pozik Beheko kaleko jaietan aurten eguraldiak lagundu duelako

  Gizartea  Elgeta

Pozik Beheko kaleko jaietan aurten eguraldiak lagundu duelako

Atzo arratsaldean bizikleta lasterketarekin ekin zieten jaietako ekitaldi nagusiei. Bi taldetan banatuta 22 neska-mutikok hartu zuten parte. Buruhandiak, Amaia DJ, afaria eta Mojito gaua primeran joan ziren.

Hamaka eta fruta irabiatuak, domekan, Elgetako plazan

  Gizartea  Elgeta

Hamaka eta fruta irabiatuak, domekan, Elgetako plazan

Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko ikasle talde baten eskutik dator proposamena. Uda giroari ongietorria emateko hamakak eta fruta irabiatuak ipiniko dituzte elgetarren eskura domekan, 10:00etatik 14:00etara.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 16ko Hemen Debagoiena saioa.

Julian Unzueta alkate ohia Aramaioko seme kuttun izendatu dute

  Gizartea  Aramaio HEMEN DEBAGOIENA

EAJko zinegotzien proposamena onartu ostean, Aramaioko Udal Gobernuak Julian Unzueta alkate ohia herriko seme kuttun izendatu du aho batez; hala, herriaren alde egindako lana aitortu nahi izan diote Unzuetari, eta hark gustura hartu du albistea.

Elosuko jaiak asteburuan, txondorraren ikatza protagonista dela

  Gizartea  Bergara

Elosuko jaiak asteburuan, txondorraren ikatza protagonista dela

Azken orduko albiste txarra izan dute Elosuan, txondorrak emandako ikatza gordeta zuten biltegiak su hartu zuen-eta atzo, ekainak 15: "Zorigaitzak jo eta atzo ikatza gordeta genuen biltegiak su hartu zuen. Biltegiko dena erre zaigu; 1.000 kilo inguru salbatu dira". Ezustekoak ezusteko, elosuarrak jaiak primeran ospatzeko gertu daude. 

San Pedro jaietarako herri bazkarirako txartelak salgai daude

  Gizartea  Eskoriatza

San Pedro jaietarako herri bazkarirako txartelak salgai daude

Sanpedroetan, Euskal jai eguneko bazkaria Fernando Eskoriatza plazan egingo da, 14:30ean. Txartelak salgai daude gaurtik; Goxotxikin eta Inkernun ekainaren 25era arte. Lekua gordetzeko, berriz, kultura@eskoriatza.eus edo whatsappa 650 495 166 telefonora bidalita erreserba daiteke.

Jasandako azken erasoa salatu dute Gaztetxeko kideek

  Gizartea  Arrasate

Jasandako azken erasoa salatu dute Gaztetxeko kideek

Aurreko zapatuan, ekainak 9, ezezagun batzuk Gaztetxean sartu eta lapurretan egin zuten. Ez da hori gertatzen den lehen aldia, eta horren aurrean gaitzespena adierazteko eta egileei mezu garbia helarazteko oharra plazaratu dute Gaztetxeko partaideek. Behean ikus dezakezue AGAKO-k kaleratutako oharra bere osotasunean.

Zazpi artisau-garagardorekin dastaketa, atzo, Beheko kaleko jaietan

  Gizartea  Elgeta

Zazpi artisau-garagardorekin dastaketa, atzo, Beheko kaleko jaietan

Gaur egingo dituzte jaietako gainerako ekintzak: txirrindularitza proba, sokamuturra, buruhandiak, DJ festa, afaria, karaokea eta Mojito jaia.

Deba ibaia jaiotzen den lekua bisitatzeko zubia, konponduta

  Gizartea  Leintz Gatzaga

Deba ibaia jaiotzen den lekua bisitatzeko zubia, konponduta

Hiruerreketan, Deba ibaiaren sorlekuan, zubi bat zegoen, eta nahiko arriskutsua zen bertatik pasatzea; bada, egonkortze lanak egin dituzte gatzagarrek, auzolanean eta zubiaren egokitzapen lanak pasa den egubakoitzean amaitu zituzten, astebeteren ostean.

Karta jokoan aritzeko hitzordua domekan

  Gizartea  Arrasate

Karta jokoan aritzeko hitzordua domekan

San Juan jaietako 21. mus txapelketa jokatuko dute ekainaren 18an Jokin Zaitegi plazako Buenuena jatetxean. Izen emateetatik jasotako diruaren %95a banatuko dute saritan, eta, horrez gain, elikadura produktuez osatutako otarrak ere bai.

Dena gertu Leire Martinen aldeko jaialdirako

  Gizartea  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Leire Martini babesa emateko eta muskulu-atrofia espinalari aurre egiteko lanean diharduen Fundame fundazioari laguntza eskaintzeko, Bergarako IGAM taldeak eta hainbat herritarrek, erakundek eta elkartek, egun berezia antolatu dute ekainaren 17rako.

Lau debagoiendar, EH Bilduko idazkaritzetarako hautagai

  Gizartea  Debagoiena

Lau debagoiendar, EH Bilduko idazkaritzetarako hautagai

Maider Otamendi, Larraitz Ugarte, Ander Rodriguez eta Nerea Zubia dira aurkeztutako ordezkariak. Bihar, zapatua, da EH Bilduren prozesu eratzailea, Bilboko Euskalduna jauregian.

Asteburuan ur-jolas parkea zabalik egongo da

  Gizartea  Antzuola

Asteburuan ur-jolas parkea zabalik egongo da

Bainu denboraldia abian da Debagoienean. Hala, Antzuolan ere, iaztik hona, herriko gaztetxoendako freskatzeko dagoen ur-jolas parkea zabalik izango da asteburuan. Sagasti auzoko parkeari gaur bertan azken ukituak emango dizkiote ondoren zabaltzeko".