Egibarrek kreditu kooperatiban duen ardurari eutsi egingo dio 2027ra arte eta presidente karguarekin bateratuko du.
Deustuko unibertsitatean Enpresagintzan lizentziatua da eta ibilbide profesionala Laboral Kutxan egin du. 1991 urtetik hona, ardura desberdinak izan ditu erakundean eta 2019tik, Laboral Kutxako zuzendari orokorra da. Horretaz gain, Ikerlanen Errektore Kontseiluko kide izan da (2010-2018) eta Gaztenpresa Fundazioko presidentea (2011-2019).
2019tik Lagun Aro Aseguruak eta Lagun Aro Vida aseguru konpainietako Administrazio Kontseiluetako kidea da, baita Mondragoneko Batzorde Iraunkorrekoa ere.