Batzuetan ikusleak ikuspegi zabala izan behar du, baina istorioan sartzen denean, gozatzeko aukera izaten du. Horixe da La quimera filmarekin gertatzen dena.
Istorioa Italian gertatzen da, joan den mendeko 80ko hamarkada inguruan. Protagonista lurpean dauden hilobi eta altxor etruskoak topatzeko ahalmen berezia duen ingelesa da. Ganora gutxiko pikaro-talde batekin lan egiten du, legez kanpo aurkitutako altxorra partikular bati saltzeko. Noraezean dabil, gabe maite zuen neska gaztearen galeragatik, eta bidean pertsonaia pila bat topatzen ditu.
Zuzendariak formatu eta tamaina askotariko irudiak erabiltzen ditu, garai eta mota askotariko
musika... Bada juglare moduko bat bere kantuen bidez istorioaren zatiak kontatzen dizkiguna. Jauregi zaharra, tren geltoki abandonatua, auzoetako berbena musikalak eta altxor etruskoak agertzen dira. Eguneroko bizitza beste garai bateko misterio eta indar magikoarekin nahasten dira.