Elgetako Gazte Asanbladak Gazte Eguna iragarri du apirilaren 27rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 25a, 09:30
BabesGabe talde elgetarra.

Egun osoko egitaraua aurkeztu dute. Areto futbol txapelketa, poteoa, bazkaria eta kontzertuak iragarri dituzte. Sarrerak salgai daude Haizea tabernan (Elgeta), Arranon (Bergara), Irati tabernan (Arrasate) eta Portalekuan (Elorrio). Prezioa 5 euro da – kontzertuak–; bazkariarekin, berriz, 20 euro.

Areto futbol txapelketa antolatu dute 10:00etarako eta poteo girotua egingo dute 12:30ean. 14:30ean bazkaria egingo dute antzokian eta 16:30ean kontzertu akustikoa egongo da Espaloian.

Gauak luze joko du; izan ere, lau talde eta DJ Kadira izango dira antzokian, 22:00etan hasita. Taldeak dira Babesgabe, Fito Skins (Elorrio), Kaparrak (Aretxabaleta) eta Korda Rota (Arrasate). Bazkarirako zein kontzertuetarako sarrerak salgai daude aipaturiko tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak