Herribusa Urtiagainen gelditzea eskatu ahal izango da domekan

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko apirilaren 26a

Herribusa, Correos eraikinaren paretik pasatzen.

Aloñako Igoera egingo dute domekan, hilak 28, eta Oñati eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzuak geldialdia egingo du Urtiagainen, eskatuz gero.

07:30ean hasiko da linea horretako autobusa zerbitzua ematen, orduro. Arantzazutik azkena, berriz, 19:00etan aterako da.

Salomon markak antolatzen duen Golden Trail National Series zirkuituaren barruan dago aurten Aloñako Igoera, eta 09:30ean emango diote hasiera lasterketari, plazan. Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako 342 korrikalarik hartuko dute parte; 172 Debagoienekoak.

Fagor Professional izango da probaren babesle nagusia. Eta, hein handi batean, babesletza horrek ekarri ditu aurtengo bi berrikuntza nagusiak: proba zuzenean emango du Evasion TV-ek streaming bidez eta ETBko lehenengo kateak ere zuzenean emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak