Artxubi baserritik 18:45ean abiatuko den kalejirarekin herritarrak Olabarrieta auzora erakarri nahi dituzte jai batzordekoek, auzoko festei hasiera emateko. 19:00etan etxafuegoak eta txori- maloak izango dira gaur, eta 22:00etatik aurrera kontzertuak eta DJak: Zentzu Okerra, Txua, Emaion eta Bob Marlet. Autobus zerbitzua izango da, gainera, kaletik auzora.
Zapatuan eta domekan ere izango da zertaz gozatu: bihar, pilota txapelketako finalerdiak, auzo bazkaria, bertsolariak, trikitilariak eta erromeria izango dira; eta etzi, meza nagusia, gazta eta sagardo dastatzea, jolasak eta txorimaloak.
Maiatzaren 1ean, berriz, meza, pilotako finala, luntxa, dantzak eta mus txapelketa egingo dituzte.
Hemendik aurrera, jai ugari
Olabarrietako jaiek, gainera, hasiera emango diete herri barruko eta landa inguruko auzoen jaiei. Aurten, Oñatiko 22 auzotan, gutxienez, ospatuko dituzte jaiak. Maiatzean, esaterako: San Migel Txiki, Murgixa, Errekalde eta Araotz.