Abeltzaintza estentsiboa sustatzea eta laguntzea da dirulaguntza hauen helburua, artzain-txabolak hutsik egon beharrean erabilera emanda, udal ondarea kontserbatzeko eta mantentzeko.
Guztira, 13.000 euro banatuko ditu eta eskaerak maiatzaren 6a baino lehen egin daitezke. Dirulaguntza emateko orduan lehentasuna izango dute artzaintza ogibide dutenek, eta jarduerari lotutako lanak lehenetsiko dituzte.