Atzo bertan lanean ziren oraindik beharginak. Azken lanak egiten aritu ziren. Besteak beste baldosa arteko loturak ixten. Dezente atzeratu den esku-hartzea izan da; izan ere, aurreikusita zeuden aurreko agintaldian. Zorua berritzeak eta berdintzeak erraztu egingo du irisgarritasuna. Alkateak egiten duen balorazioa positiboa da.
San Roke kaleko beheko aldean egin dira irisgarritasun lanak. Ur zikinak eta euri urak banantzeko lanak Ur Kontsortzioak ordaindu ditu. Baldosa berriak ipintzea izan da Udalaren egitekoa. 43.000 euroko inbertsioa izan da.
San Roke kaleko behealdean egin ditu lanak Udalak. "Eliza aldera arteko zatia egin da. Aztertu egin beharko dugu hurrengo proiektua zein izango den ikusteko zer egin daitekeen San Roke kaleko goiko zatian irisgarritasuna hobetzeko", esan du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak.