api 25, 16:56 Leintz Gatzaga
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguezek Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatearen eskaerari erantzun dio eta Lurraldebuseko zerbitzua herritarren beharretara egokituko du. Hau da, DG21 linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko.
api 23 Leintz Gatzaga
Udaberri Eguna ospatu zuten domekan Leintz Gatzagan. Herriko bost haur izan ziren beraien gurasoek lagunduta, eta loreak jarri zituzten herriguneko loreontzietan eta Dorlapen –Gatz Museoan, zubiaren azpiko aisialdi-gunean–, belar txarrak garbitzen ere aritu ziren, txorientzako habiak ere jarri zituzten, eta, amaitzeko mokadutxoa izan zuten.
Bokatak
Industrializazioa eta jarraipena
Txangoak
Ospakizunak
Azukrerik gabeko pureak
BIO marmeladak