Oporraldiko ekintzei hasiera emateko, Hiruerreketara irteera izan zuten. Mendiko arropak jantzi, ogitartekoak prestatu, eta 11:00etan abiatu ziren Deba ibaiaren sorrera-lekura gatzagar gazteak. Gero, Dorleta Santutegian egin zuten geldialdia, eta hango belardian egunerako prestatutako zenbait jolas egin zituzten. Bigarren egunean, berriz, patinetan aritzeko ikastaroa egin zuten, eta, horretarako, Gatzagako pilotalekuan zirkuitua prestatu zuten, kono batzuk jarrita. Udaberrilekuei amaiera emateko, Monitore galduaren bila jolasa egin zuten.
Antolatzaileak "pozik" daude
Udaberrilekuetan aritu diren haurrak oso gustura aritu direla azpimarratu nahi izan dute Gurel elkartekoek: "Oso gustura aritu dira eta laburra egin zaiela adierazi digute".