EAEko hautesleen %28k eman du botoa 13:00ak baino lehen; Debagoienean parte-hartzea altuagoa da

Xabier Urtzelai 2024ko api. 21a, 14:15

Arrasaten herritarrak, gaur, botoa ematen.

EAEko hautesleen %28k bozkatu du dagoeneko, eta Gipuzkoara –eta Debagoienera– etorrita, parte-hartzea altuagoa izan da, %30ekoa Gipuzkoan. Datu horiek 13:00ak bitartekoak dira, baina ezin dira 2020ko hauteskundeekin alderatu, orduan ordubete lehenago egin zutelako zenbaketa.

Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrerako hauteskunde hauetarako aldatu egin du parte-hartzea zenbatzeko sistema, eta datuak aurreko urteotan baino ordubete geroago helarazi dituzte, 13:00etan. Horregatik, aurreko hauteskundeetako datuekin alderatzeak ez du balio handirik, orduan 12:00etan eman zituztelako datuak. Halere, parte-hartze datu aldatuak dira. 

EAEn 13:00ak bitartean hautesleen %28k eman du botoa, eta hiru lurraldeen artean Gipuzkoa (%30) da oraingoz parte-hartze datu onenak izan dituena. Bada, Debagoienean parte-hartze datuak altuagoak dira. Hemen herrika (13:00ak arte):

  • Leintz Gatzaga  %33,53
  • Eskoriatza %30,08
  • Aretxabaleta %34,22
  • Arrasate %27,68
  • Bergara %33,74
  • Oñati %32,01
  • Antzuola %31,23
  • Elgeta %35,31
  • Aramaio %27,77

Parte-hartzearen gaineko hurrengo zenbaketa 18:00etan erregistratuko dute, eta 19:00etan jakinaraziko dituzte datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak