Askotariko gaiez aritu dira Maider Morras, alkatea, eta Ander Garay, EAJren bozeramailea: Iturripe berritzeko proiektuaz, Grupo San Juan auzunearen berrurbanizazioaz, zirkulazio ordenantzaz eta Mesedeetako ikastetxea izan zenaren erabilpenaz, besteak beste. Arrasateri eskainitako saioarekin, duela zortzi aste Elgetan hasitako zirkuitua itxi du Harira-k.
Gai horiei buruzko nork bere ikuspegiak mahai-gaineratu dituzte Gorka Artolak –alkatea– eta Mikel Letek –EAJren bozeramailea udalbatzan–. Eta hizpide izan dituzte mugikortasuna, Arrizuriaga jauregian joango diren Txoko Feminista eta Kulturgunea edota Larramendiko plantaren proiektua ere.
Segurtasuna, Emakume Etxea, Musika Eskola... Horiek eta beste hainbat gai izan dituzte mahai gainean Oñatiri eskainitako Harira saioan. Izaro Elorza, alkatea, eta Amaia Erostarbe, EAJren bozeramailea udalbatzan, izan dira platoan, eta herritarren ahotsari ere egin diote lekua saioan.
Garikoitz Iturbe, alkatea, eta Mikel Uribetxebarria, EAJren zinegotzia Udalbatzan, izan dira oraingo asteko gonbidatuak. Aretxabaletarren egunerokoan eragina duten hainbat eta hainbat gairi buruzko informazioa eman eta iritziak partekatu dituzte.
Eskoriatzari eskainitakoa izan da gaur Harira saioa. Edorta Zubizarreta –alkatea– eta Josu Ezkurdia –EAJren bozeramailea udalbatzan– izan dira Goiena telebistako platoan, eta hainbat eta hainbat gairen inguruan dituzten ikuspegiak partekatu dituzte ikus-entzuleekin. Herritarren iritziak ere entzun dira saioan.
Gai horiei buruz eta Antzuolako egunerokoan eragin zuzena duten beste hainbati buruz aritu dira hizketan Olatz Lezeta –alkatea– eta Josu Xabier Aranguren –EAJren bozeramailea udalbatzan–, Harira saioan. Orain arteko ibilbidearen balorazioa zein den eta aurrera begira dituzten asmoak zeintzuk diren ere azaldu dute.
Asier Agirre, alkatea, eta Jonatan Moreno, EAJren zinegotzia udalbatzan, izan dira Aramaiori eskainitako Harira saioan. Askotariko gaiei buruz hitz egin dute eta aukera izan dute, baita ere, herritarrek helarazitakoak entzuteko eta horiei buruzko euren ikuspuntua emateko.
Udal ordezkariak bidelagun hartuta, Harira saioa egingo da datozen asteetan, herriz-herri. Gaur abiatu da, Elgetatik. Platoan izan dira Ibon Unzetabarrenetxea, alkatea; eta Iker Laka, EAJren bozeramailea Elgetako Udalbatzan.
Eider Mendoza (EAJ), Gipuzkoako diputatu nagusia, Harira saioan izan da, lurraldea marko moduan hartuta duela hiru aste hasitako elkarrizketa erronda ixten. 2023-2027 agintaldian orain arte egindakoen errepasoa egin du, eta egungo eta etorkizuneko erronken gainean ere aritu da hizketan.
EH Bilduren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan da oraingo asteko gonbidatua Harira saioan. Bi urteotako lanaren balorazioa, 2026ko aurrekontuak eta beste hainbat gai izan ditu hizpide: EAJren eta PSE-EEren arteko hika-mikak, zaintza, garraio publikoa eta fiskalitatea, horien artean.
Jose Ignacio Asensio izan da oraingo astean Harira saioan; Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Gipuzkoako lehen diputatu nagusi ordea eta Jasangarritasun diputatua. Agintaldian zehar orain arte egindakoak, etorriko direnak eta askotariko arloak izan ditu hizketagai.
Harira saioaren aldi berri bat abiatu du Goienak, eta, Gipuzkoa marko moduan hartuta, Batzar Nagusietan eserlekuak dituzten lau alderditako ordezkariak elkarrizketatzetik ekin dio. Elkarrekin Podemoseko Miren Echeveste izan da horietan lehena.