Arlaban gainean eta Goierri auzoetan argia moztuko dute, bihar

Imanol Beloki Unamuno 2024ko api. 15a, 08:31
Gatzagako kanpandorrea.

Leintz Argik jakinarazi duenez, argi mozketa programatua egingo du apirilaren 16an, martitzena, Leintz Gatzagan. Hain zuzen ere, Goierrin eta Arlaban gainean eragingo du argi mozketak –moztutako potentzia: 350 kVA–, eta argindar-instalazioaren kalitate eta fidagarritasuna hobetzeko hainbat esku-hartze egingo dituztela azaldu dute.

Hori horrela, 08:30etik 16:00etara bitartean egongo dira argi hornidura barik Leintz Gatzagako bi auzoetan, eta esku hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu dute Leintz Argiko teknikariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak