Ekintzez beteta dator LEK ikasturteko azken txanpa honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2024ko api. 10a, 10:26

Askotariko ekintzak egongo dira hemendik eta LEKeko ikasturtea bukatu bitartean.

Aste Santuetako oporretan disfrutatu ondoren, LEK bueltan da ikasturteko azken txanpari aurre egiteko. Askotariko ekintzak egongo dira hemendik eta LEKeko ikasturtea bukatu bitartean herri kirol topaketa, areto futboleko txapelketa, atletismoa, 3×3 saskibaloi txapelketa, azken jaia eta ekaineko sustapen jarduerak ospatuko ditugu hurrengo asteetan besteak beste.

Asteburu honetan LH 3-4. mailako ikasleek herri kiroletako topaketa izango dute 10:00etatik 12:00etara Aramaioko frontoian eta URPE enpresarekin elkarlanean egingo dugun ekintza izango da. LH 5-6. mailakoek berriz, areto futboleko txapelketa izango dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Aurretik aipatu bezala izen ematea apirilaren 18an zabaldu zen eta ikasleak saioetan egiten ari dira monitoreekin batera eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Txapelketako ordutegiak aste honetan zehar helaraziko dizkiegu ikasleei. Hemen daukazue ekintzen kartelak: HERRI KIROL TOPAKETA eta ARETO FUTBOL TXAPELKETA.

Opor aurreko asteburuan, martxoaren 23an, futbol inklusiboko 25. topaketa ospatu zen mojategin, . Topaketa hau Gipuzkoako futbol federazioak, Gipuzkoako foru aldundiak, Gipuzkoako kirol egokituko federazioak eta LEK-ek, Mondra C.F elkartearen kolaborazioarekin antolatu zuten. Giro polita sortu zen mojategin eta antolatzaileak balorazio oso positiboa egin zuten. Hemen daukazue Goienako berria.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 2000 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak