Izaskun Suberbiolak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Propiozepzioa eta Steep-a landuko dituzte.
19. Huhezinema jaialdiaren lehengo eguna. Ikasle Sailari eskainitako eguna. 11:00 Podcast gela. 12:00 Dolby Atmos. 16:00 Masterclass-a Myriam Lizarralde: Estilismoak ikus-entzunezkoetan. 17:00 Ikasle Sailaren proiekzioa. 19:00 Pintxo potea. Goizeko ekintzak Ideienean dira, Aretxabaletako Campusean (Otalora, 31).Arratsaldeko ekintzak, Aretxabaletako Arkupe aretoan (Santakruz, 20).
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta bi orduko ikastaroa. Gaia: musika aplikazioak zure smartphonean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Auzo konpostaje guneen funtzionamendua eta bete beharreko jarraibideak azaltzeko, bi bilera informatibo antolatu ditu udalak urtarrilaren 13rako eta 21erako. Erabiltzaile bezala parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta daude.
Eneko Bidegainen Bichta-éder liburuaren gainean jardungo dute. Antolatzailea: Jardun.
'Antso azkarra sutan' liburuaren aurkezpena. Egilea: Cesar Oroz Martija. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatutako Izangogogara 2026 jardunaldien barruan.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.