10:00 Ad Libitum txarangaren kalejira 12:30 Aguraingo musika bandarekin kalejira 18:30 Zumai txarangaren emanaldia
Jubilatuen Eguna ospatuko dute eta honakoa izango da egitaraua: 10:30 Herriko trikitilarien kalejira. 12:00 Urtean zehar hildako jubilatuen aldeko meza nagusia San Martin Parrokian (Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzen emanaldia). 13:00 Lagun Artean dantza taldearen emanaldia. 14:30 Bazkaria. Goizean zehar, azoka egongo da Aramaioko baserriko produktuekin, artisau lanekin eta animaliekin. Gainera, Ibarrako elkartetan jubilatu guztiendako salda eta ogitarteko txiki beroak egongo dira.
Ibarraundi museotik abiatuta orientazio saio bat egingo da. Mapa eta brujula lagun, ibilbide bat burutu beharko dute partaideek begiralearen azalpenak jarraituz. Ekintza honetarako izen-ematea urriaren 23 arte egin daiteke Tortolisludotekan.
Leintz bailarako txistularien jaia ospatuko dute hamabosgarrenez. Kalejira egingo dute 11:00etan eta kontzertua, 13:00etan.
Asanblada irekia deitu du GuGeu Atxabalta taldeak.
Bertsolariek eta pilotariek bat egingo dute Uarkaperen 25. urteurrenean. Pilotariak: Etxaniz-Erasun eta Mikel Goñi-Balerdi aurrez aurre. Bertsolariak: Amets Arzallus Antia eta Ane Zuazubiskar Iñarra. Debalde.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka dela-eta, Hona bostekoa erakusketa: Unai Gaztelumendiren Harresia, Eñaut Aiartzaguenaren Gure basoak, Kotetoren Txillardegi Bergaran, Mattinen Handantza eta Aritz Ibarraren Aldaxka pozoituak komikiak izango dira ikusgai.
Ortzai Antzerki Taldearen eskutik, Hansel y Gretel antzezlana izango da, 12 urtetik gorakoentzako. 10 euroko prezioa du sarrerak.
Nabarralde elkarteak ekarritako herri antzerkia, Historia Oroituz Elkarteak taularatutakoa. Sarrerak lehiatilan: bost euro (ikasleek doan)
Turkiar jatorriko Selcuk Senyurtek (perkusioa), Kolonbiatik etorritako German Muñozek (gitarra) eta Aretxabaletan jaiotako Mikel Zamorak (ahotsa) osatutako taldeak besteak beste The Police, Ken Zazpi, Radiohead eta Jarabe de Paloren bertsioak egingo dituzte.
Txiri Fest ospakizunean honako taldeen kontzertuak izango dira: Etxepe, Kaparrak, Sotoalde eta Estutu. Ondoren, DJak izango dira. Sarrera: 8 euro.
Musikari urbanoen topalekua izango da gaztetxean. Oholtzan elkartuko dira honako hauek: Even OHC x Ponpi Tierra Kritikal SNKT Peli.Grosso Rafansf x ELC310 J. Ropero Uno Tres Mobb Ondoren DJak: Broken Sneakers, DJ Beniz, TVT, DJ Fain. Sarrera: 5 euro.
Arantzazu Parketxean 48 argazkiz osatutako erakusketa bat jarri dute, azarora arte ikusgai egongo dena. Mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintza ustiategien bioekonomia sustatzea da erakusketaren helburua.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.