Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Saroa Bikandirekin eta Amaia Egidazurekin, 4-7 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena.
Gaitu proiektua ezagutzeko eta oñatiarren ahotsak grabatzeko ekimen bat antolatzeko bilera egingo dute gaur.
Ilatargi elkartearen gidaritzapean Astrotopaketa saio berri bat liburutegian. Astro-argazkilaritzari buruz arituko dira oraingo honetan. Greba deialdia zela-eta urriaren 25ean egiteko zen saioa da honakoa.
Movembergara taldeko kideek txartel salmenta postua jarriko dute.
"Notitia Vasconiae, Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia" liburuaren aurkezpena, lanaren koordinatzailea Juantxo Madariagaren eskutik.
Azaroaren 30eko greba feminista orokorra girotzeko bertso bira egingo dute Maider Arregi Markuleta eta Oihana Arana Cardenal bertsolariekin.
Jo Ta Be eta Golden Blend taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean. Golden Blend-ek bere lehen diskoa aurkeztuko du: Bonben zaldunak.
'l sol dell'avvenire' filma, 'El sol del futuro' (Italia, 2023). Zuzendaria: Nanni Moretti. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da bost euro.
Punk eta rock doinuekin beteko du gaztetxea Lyondik etorritako taldeak. Sarrera: 7 euro.