Piano kontzertua egongo da Juan Arzamendi Musika etxean.
Bergarako musika eskolako ikasleek emanaldia egingo dute. Antzuolako ikasleak dira bertan.
'Como Dios manda' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Paz Jimenez. Iraupena: 99 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Udal artxiboan sailkatze lanetan diharduen boluntario taldeak beste hainbat herritarren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin erakusketa jarriko du zeramika gelan. Argazkiak, liburuxka berrien aurkezpena, informazio panel berriak, Elgetaren historia jasotzen duen liburua... izango dira ikusgai besteak beste. Ordutegia Ekainak 16, 18:00 - 20:00. Ekainak 17, 11:00 - 14:00. Ekainak 23, 18:00 - 20:00. Ekainak 24, 11:00 - 14:00. Ekainak 25 , 11:00 - 14:00.
Xalbadorpe elkartetik jakinarazi dute ekainaren 17an, 24an eta 25ean jaietako erretiratuen bazkarirako zein uztailaren 12ko Santoñara egitekoa duten irteerarako izena emateko aukera izango dela, 11:00etatik 13:00etara.