Maskarak banatuko ditu Udalak herritarren artean. 70 urtetik gorakoek etxean jasoko dituzte. Gainerakoendako, plazan jarritako postu batean egongo dira banatzen goizez (10:00-12:30) eta arratsaldez (17:00-19:30)
Eguenean, hilak 18, berrekingo diete aurrez aurreko literatura solasaldiei Elgetako liburutegian. Saioa 17:30ean izango da, osasun neurri berreziak hartuta. Tertuli kideek aztergai izango dituzten irakurgaiak Ana Urkizuren Mamuak liburuko hainbat pasarte dira. Izena emateko zein irakurgaiak eskuratzeko, udal liburutegira jo behar da.
Udal liburutegiak antolatuta, Amets Arzallus eta brahima Balde etorriko da gaur Oñatira Miñan liburuari buruz hitz egitera. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan. Bi saio egongo dira: 17:30ean eta 19:00etan (sarrera hauek agortuta daude)
Loramendi elkarteak batzar orokorrera gonbidatu ditu bazkideak eta bertaratzeko asmoa izanez gero aurretik jakinarazteko eskatu dute segurtasun protokoloa bete ahal izateko. Iazko jardueren eta diru kontuen berriemango dute, eta 2020ko plangintza eta diru kontuak aurkeztuko dituzte. Galderak egiteko tartea ere egongo da.