Herriko pentsiodunek eta erretiratuek deitutako elkarretaratzea berezia izango da gaur. Debagoiena mailakoa izango da. Herriko kaleetan zehar manifestazioa ere egingo dute.
Gazteen eguna da gaur. Hauxe da gaurko egitaraua: 12:00- 17:00 BAZKARIA eta JOLASAK gazteentzako, Gaztelekuak bideratuta. Ondoren, ERROMERIA gaztelekuan. 12:00etan, BERAKATZ-ZOPA LEHIAKETA, plazan. Ondoren, sari banaketa. 12:00etan, Oñatiko pentsiodunen elkarretaratzea, plazan. 13:00etan, Jotak, VOCES NAVARRAS taldearekin, Lazarragako lorategian. 17:30-19:30 SOKAMUTURRA. Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen.Arno ganadutegiko zezenak. 18:00etan, TOR magoaren ikuskizuna, Portu plazan. 19:30ean, PURO RELAJO taldearen kontzertua, plazan
Josten ikasteko hiru saio eskainiko ditu Gu Haziak Gara elkarteak: irailak 30 eta urriak 1 eta 2. Josteko makina erabiltzen irakatsiko dute eta fraka barrenak hartzen. Ordutegia: 18:00-20:00. Ikastaroaren prezioa: 20 euro (langabeek debalde).
Bergarako orfeoiak dei egin die bazkideei ezohiko batzar orokorrera, legedi berriari egokitzeko bere estatutuetan burutu beharreko aldaketei buruz jarduteko. Lehenengo deialdia, 20:00etan da eta bigarrena, 20:30ean.
Agur Etxebeste! Asier Altunak eta Telmo Esnalek elkarrekin zuzendutako film berria Arrasateko Amaia Antzokian eskainiko da.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.
Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.