Soula eta musika beltza nagusi izango diren kontzertua eskainiko du Virgin Soul talde kataluniarrak irailaren 2an, domeka, Arkupen (20:00). Goi mailako musikariek osatutako taldea da: Carlos Pascual (pianoa), Enric Fuster (bateria), Aleix Triado (gitarra), Rossend Pujolar (baxua) eta Miren Zulaika (ahotsa).
Zirika Zirkus taldeak Ondoren ikuskizuna ekarriko du gaur Oñatira. Familiendako ikuskizuna. Kalean egitasmoaren barruan
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.