Ekainak 1 Osteguna, arratsaldeko 19:30etan irratsaio berezia egingo dugu Irala kalian. Bergarako jaien inguruan hitzegiteko hainbat gonbidatu izango ditugu,bertan montauko dogun irratian. Saioa zuzenian emitituko dou Fm ko 97.20an eta errepikapenak Osteguna gabeko 22:00etan eta Ostiralian eguardiko 13:30etan. Oharra:Giro txarra in ezkero plazako arkupetan izango da.
Arrasate Musikaleko Udaberri zikloarekin jarraituz, eguenean, arratsaldeko 18:00etan, Arrasate Musikaleko Tronpeta ikasleek kontzertua eskainiko dute Musika Eskolan.
Instant1ean programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, lurraldeko zenbait udalekin garatzen duen Kultura Digitala ekimenaren barruan dago. Gipuzkoako gaztelekuak programara atxikitzeko aukera dute, eta Oñatiko Udalak parte hartu nahi izan du.
Aranzadi ikastolako ikasleek izorratuta dauden edo erabiltzen ez diren mugikorrak batuko dituzte. Helburua mugikorren mineralak berrerabiltzea izango da, Kongokoei laguntzeko. Ekainaren 1ean eta 8an egingo dira bilketak 20:00etatik 21:30era, Irala kalean.
Irati Borge ikasleak Txileko down sindromedunekin lan egiten duen elkarte batean egin zituen praktikak. Santiago hiriburuan zein Txile hegoaldean bizi izan zen eta hango bizipenen berri ekarriko du argazkiek lagun eginda.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com