Maiatzeko kontsulta hilaren 25ean izango da. Interesatuek txanda hartu behar dute aurrez 943 76 80 77 telefono zenbakian.
Kirolez busti aste bukaera egingo du UDAk eta lehen ekitaldia izango da bertso olinpiada. Julio Soto, Amets Arzallus, Martin Berrizbeitia eta Xabi Igoa elkartuko dira Iturrigorri pilotalekuko oholtzan. Gai-jartzaile lanetan Ane Zuazubiskarrek jardungo du. Sarrera da 3 euro.
Egitaraua ixteko bilera Mendi Mendian elkartean maiatzaren 25ean, 20:00etan.
Miren Aranzabalek enpresa-ikasketen azken lau hilabeteak Toronton (Kanada) egin zituen. Torontoz gain, Montreal, Ottawa eta New York bisitatu zituen, eta han bizitakoaren berri emango du argazkiek lagun eginda.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Bergarako Udal Gobernuak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi guneei beste erabilera bat eman gura die eta horretarako bergararren iritzi bila joko dute. Proposamenak hemen klikatuz egin behar dira, maiatzaren 25a baino lehen.
Musikaren astea egingo dute Aramaion, maiatzaren 21etik 28ra: -Maiatzak 21, domeka: gitarra klasikoen kontzertua. -Maiatzak 22, astelehena: zinea eta musika -Maiatzak 23, martitzena: alaiak kantuan kantu gira -Maiatzak 24, eguaztena: Bocabats, beatbox taldea -Maiatzak 25, eguena: musika ikasleen emanaldia -Maiatzak 27, zapatua: blues kontzertua -Maiatzak 28, domeka: haurrentzako zinea eta musika