WiFi konexio publikoak: zerbitzua ala tranpa?

  Teknologia  Debagoiena

WiFi konexio publikoak: zerbitzua ala tranpa?

Liburutegietan, tabernatan eta beste hainbat leku publikotan WiFi konexio publiko eta irekiak aurkitu daitezke. Orokorrean, leku publikoan daudenez, eta batez ere, doakoak direnez, oso erabiliak dira. Pentsa, Facebookek ere bere mugikorreko aplikazioan horrelako sareak bilatzeko tresna bat dauka. Hala ere, segurtasun maila baxuak kontutan hartzen ez diren arrisku asko ekar ditzake konektatzen den unean bertan.

Ikasgela ibiltaria Debagoienean uztailean zehar

  Teknologia  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Eskoriatza

Ikasgela ibiltaria Debagoienean uztailean zehar

Arrasate, Eskoriatza eta Bergaran izango da egun batez 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei Kode Eskolak zuzendutako programazio tailerrak eskaintzeko. Bere helburua haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea da.

Sarean anonimotasuna mantentzeko, Tails

  Teknologia  Debagoiena

Sarean anonimotasuna mantentzeko, Tails

Anonimotasuna eta pribatutasuna mantentzen saiatzen diren horiek badute beste tresna bat gehiago eskuragarri sarean. Tails izeneko sistema eragileak ez du arrastorik uzten erabiltzen den ordenagailuan eta sarera egiten dituen konexio guztiak TOR sare anonimoaren bitartez egiten ditu.

Euskarazko aplikazioak: Baduzu

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko aplikazioak: Baduzu

Euskaraz non erosi daitekeen esaten duen aplikazioa, Euskal Herriko 4.000 komertzio baino gehiago azaltzen dira bertan eta euskara mailaren arabera sailkatuta daude. Geolokalizazioari esker, erabiltzailea dagoen lekutik gertuen daudenak azalduko dira lehenengo.

Bertso eskola mugikorrean

  Teknologia  Debagoiena

Bertso eskola mugikorrean

Bertsoak sortzen laguntzeko hainbat aplikazio daude merkatuan, errimak gorde, oinak jarri, sinonimoak bilatu eta silabak kontatzen dituztenak besteak beste. Edozein tokitan, mugikorrarekin, ariketak egin edo errimategia eskura edukitzeko aukera.

Etxeko WiFia segurua al da?

  Teknologia  Debagoiena

Etxeko WiFia segurua al da?

Etxe askotan dago jada WiFi konexio puntu bat baina gehienak dakarren izen eta pasahitzarekin gelditzen dira. Izen eta pasahitz hau aldatzea garrantzitsua da inor etxeko konexiora norberak nahi izan gabe ez konektatzeko.

Ezagunak ez diren Google zerbitzuak

  Teknologia  Debagoiena

Ezagunak ez diren Google zerbitzuak

Google bere zerbitzuak hedatzen ari da etengabe, eta nahi adina sortu eta desegiten ditu urtean zehar. Asko ez dira mundu osora hedatzen, eta beste askok ez dute izan beharko luketen oihartzuna lortzen nahiz eta benetan erabilgarriak izan. Horietariko batzuk aipatzen dira jarraian, esaterako, Kanban estiloko sarrera ontzi bat, marrazteko zerbitzuak, baita etxe batek izan dezakeen eguzki energia kalkulatzeko ere.

Email helbideak bilatzeko tresna

  Teknologia  Debagoiena

Email helbideak bilatzeko tresna

Erakundeekin kontaktuan jartzeko aukera bat gehiago da emaila erabiltzea, baina askotan, ez dira bistara egoten. Webguneetan helbideak bilatzeko tresnak daude zeregin hau errazagoa egiteko.

Roboten arteko sumoa, hobeto ikasteko bultzada

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena

Robot-Sumo lehiaketa baten hartu dute parte asteon MUko Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza mekanikoko ikasle talde batek Ordiziako fakultatean; sailkapenaz harago, irakasleak eta ikasleek eurek onartzen dute halako aitzakiekin hobeto ikasten dela.

Wordpressek bulegoak salgai ditu erabilera faltagatik

  Teknologia  Debagoiena

Wordpressek bulegoak salgai ditu erabilera faltagatik

Wordpress kudeatzen duen Automattic enpresak San Franciscon duen eraikina salgai du inork erabiltzen ez duelako. Bere langile gehienak etxetik egiten dute lan eta Matt Mullenweg zuzendariaren hitzetan, gaur egun “mahai joko gehiago dago bulegoetan pertsonak baino”.

'Roaming'-a Andorrara bidaiatzerakoan: batzuentzat bai, besteentzat ez

  Teknologia  Debagoiena

'Roaming'-a Andorrara bidaiatzerakoan: batzuentzat bai, besteentzat ez

Hemendik aurrera, Frantziako, Alemaniako eta Herbehereetako biztanleek Andorrara bidaiatzen dutenean ez dute roaming tarifarik izango. Espainiako telefono konpainiako bezeroek aldiz, orain arteko moduan, roaming-a ordaintzen jarraitu beharko dute.

Garraioan eta industrian materialek izango duten erabilera aztergai

  Teknologia  Debagoiena

Garraioan eta industrian materialek izango duten erabilera aztergai

Donostian elkartuko dira ekainaren 21etik 23ra 260 aditu Mondragon Unibertsitateak, Tecnaliak eta AEMAC Material Konposatuen Espainiako Elkarteak antolatu duten MATCOMP2017 Material Konposatuen XII. Biltzar Nazionalean. Bertan azalduko dute, besteak beste, zertarako eta zein neurritan erabiltzen diren material horiek garraioan, automobilgintzan, hegazkingintzan, trengintzan, eta makina-erremintan.

Robotika eta sumoak bat egiten duenean

  Teknologia  Debagoiena

Robotika eta sumoak bat egiten duenean

Robot-sumo lehiaketak bi roboten arteko borrokak izaten dira eta robot batek bestea Dohyo izeneko zirkulutik ateratzea da jokoaren funtsa. Erregela zehatzak ditu eta mundu osoan aurkitu daitezke sumobotak eraiki eta lehiatzen dituztenak, baita gertuan ere.

Agur ‘roaming’ tarifei

  Teknologia  Debagoiena

Agur ‘roaming’ tarifei

Bihar sartuko da indarrean roaming tarifak Europar Batasunean desagertu arazten dituen akordioa. Izan ere, Ibiltaritza etxean bezala ekimenak Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeen artean telefono tarifek beste herrialde batean egotearren izaten dituzten gain-kostuak ezabatzen ditu, atzerrira egindako deietan ezik.

Mugikorra babesteko neurriak lapurreta baten aurrean

  Teknologia  Debagoiena

Mugikorra babesteko neurriak lapurreta baten aurrean

Mugikorra galdu edo lapurtzearekin bat barnean dagoen dena ere galtzen da, eta hau ekiditeko bai aurretik eta baita ondoren ere hartu daitezke hainbat neurri samur. PIN kode bat izatetik hainbat aplikazio instalatuta izan arte.