Ziberseguritatea protagonista Garaia Parke Teknologikoan

Ziberseguritate jardunaldiak egin berri dira Garaia Parke Teknologikoan; Ziber erasoen aurrean nola defendatu, eta indarrak batzeko unea dela azpimarratu dute hainbat adituk Arrasaten egindako topaketan.

SPRIk, Basque Cybersecurity Centrek, Segurtasuneko Profesionalen Euskal Elkarteak eta ISEAk antolatuta, "Zibererasoak Euskadin: egoeraren, eragina eta konponketa" jardunaldia antolatu da Garaia Parke teknologikoan. Duela gutxi argitaratutako inkesten arabera, enpresen %50ak baino gehiagok zibererasoa jasan izan dute. ISEA kooperatibako Aitor Orobengoa izan zen jardunaldiari irekiera eman ziona: "Egoera nahiko kaskarra da, orain arte enpresa gehienek ezkutuan izan dituzte tankera honetako erasoak, baina unea iritsi da horri aurre egin behar zaiola", aitortu du.

09:00etan hasi, eta 13:00etan amaituz, jende asko batu da hitzaldiak entzuteko. Helburua nagusia izan da Euskadiko enpresei ziberseguritatean dauden arrisku eta mehatxuei buruz ohartaraztea.Mamiari dagokionez, ziberseguritatean garrantzitsuak diren hainbat gai jarri dira mahai gainean, besteak beste, gaur egungo egoera, prebentzioa, edota epe ertain eta luzera enpresek dituzten erronka berriak… Hizlarien esanetan, jardunaldiak gai hauei heldu, eta argi hitz egiteko balio izan du. 

Deustoko eta Mondragon Unibertsitatea, Ertzaintza, Ikerlan, Orbik, Ziur, Tecnalia… Guztira hogeita sei erakunde ezberdin elkartu dira Garaiako Parke Teknologikoko Udalaitz eta Muruko aretoetan elkarren artean esperientziak trukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak