Gurasoendako hitzaldia seme-alaben zibersegurtasuna bermatzeko gakoei buruz

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko urr. 11a, 12:28

Maiatzean 'Heziketa digitala' ekimenaren barruan liburutegian egindako saioa.

Elgetako liburutegiak udaberrian abiatutako Heziketa digitala egitasmoak jarraipena izango du, eta Interneteko arriskuei buruzko hitzaldia egingo du Enaitz Ezpeletak eguaztenean, hilak 18. Ludoteka zerbitzua eska daiteke.

Herritar baten ahotik jasoko dituzte seme-alaben zibersegurtasuna bermatzeko aholkuak elgetarrek. Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna ikerketa taldeko ikerlaria da Enaitz Ezpeleta Gallastegi, eta hitzaldi irekia bada ere gurasoei bereziki bideratutakoa izango da. Ziberseguru jokatzeko aholkuak emango ditu Ezpeletak, 18:00etan hasiko den saioan.

Elgetako liburutegiak dinamizatuta udaberrian sortu zen Heziketa Digitala talde eragilea herrian. "Gaia plazaratzen jarraitu eta hausnarketarako bideak zabaldu asmoz antolatu dugu Interneteko arriskuak eta ziberseguru jokatzeko aholkuak hitzaldia", azaldu dute.

Liburutegian izango da hitzaldia, eta aurrez izena eman beharrik ez badago ere ludoteka zerbitzua behar dutenek eskatu egin behar dute beranduenez astelehenean, hilak 16.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak