Telegramera iritsi da Elia itzultzaile automatikoa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 14a, 10:05

Elhuyarrek integratu du aplikazioan, euskaraz ulertzen ez dutenek aldi bereko itzulpena jaso dezaten. Guraso talde, ikastetxe eta udaletan gero eta gehiago ari da sustatzen Telegram, Elia erraz txertatu daitekeelako.

Horretarako, aski da Elia kontaktuetara gehitzea, pertsona bat balitz bezala. Testu bat itzultzeko beharra dagoenean, beraz, itzuli beharrekoa bidaltzeko aukera dago hari, aldi berean itzuli dezan. Euskaratik gaztelerara itzultzeko konfiguratuta dago, baina beste hizkuntza batzuk hautatzeko aukera ere badago, jatorrizkoa zein helburukoa. Euskara ez ezik, gaztelera, katalana, frantsesa, ingelesa eta galiziera daude aukeran.

Halaber, bestelako erabilera ere izan ditzake. Esate baterako, Telegrameko talde batean kontaktutzat sartu eta gaztelania euskara balitz bezala konfiguratu, euskarara itzuli ditzan gaztelaniazko esaldiak. Hala ere, gaur-gaurkoz, ez dute erabilera hori zabaldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak