Tableten eta eskuko telefonoen erabileran trebatzeko ikastaroa iragarri dute Elgetako KZgunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 26a, 10:36

Ikastaroa martxoaren 1etik 10era izango da eta hamasei ordu izango dira. Bihar, hilak 27, da izena emateko azken eguna.

Elgetako KZguneak doako ikastaroa antolatu du, tabletak eta eskuko telefonoak nola kudeatu eta erabiltzen jakiteko. Bertan, androida ezagutu eta pertsonalizatzen; kamera eta memoria kudeatzen; nabigatzen, bilatzen, instalatzen; eta egunerokoa errazteko aplikazio baliagarriak zeintzuk izan daitezkeen ikasiko dituzte.

Ikastaroa martxoaren 1etik 10era izango da eta hamasei ordu izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Ikastaroa KZgunean bertan izango da izango da, erabilera anitzeko gelan. Plazak mugatuak dira eta izena emateko azken eguna hilaren 27a, astelehena, izango da. Hain zuzen ere, parte hartu nahi duenak liburutegian bertan eman beharko du izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak