Matxura baten eraginez, bihar arte ezingo da ikusi Goiena telebista antena bidez

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko urtarrilaren 17a

Muruko antena (Artxiboko irudia).

Goiena telebistak Murun duen antenan izandako matxurak eragin du tdt seinalean arazoak izatea. Seinalea kable bidez jasotzen duten telebistei ez die eragiten, eta ohiko moduan ikusi dezakete Goiena telebista. Halaber, Goiena.eus-en online ikusteko aukera ere martxan dago.

Goienako antena nagusia da Murukoa, eta honenbestez herri guztietan izan du eragina. Arazoa bihar konponduko dutela aurreikusten dute teknikariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak