Zerbitzua berriz ezarri da eta itzuli dira Internet zein telefono konexioak Elgetan, baina luze jo du arratsaldeak batez ere lanean ari zirenendako. Arratsaldeko lehen orduetan hasi dira intzidentzia abisuak heltzen; izan ere, zuntz optiko bidezko zerbitzua etenda egon da hainbat orduz.