Tableten eta eskuko telefonoen erabileran trebatzeko ikastaroa, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko martxoaren 3a

Zazpi lagunek eman dute izena eguaztenean Elgetan abiatutako Internet ikastarorako. Martxoaren 10era bitartean bina orduko zortzi saio egingo dituzte Elgetako KZgunean.

Tableten eta eskuko telefonoen erabileran trebatuko dira parte-hartzaileak. Helburua da gailuak pertsonalizatzen ikastea eta oinarrizko erabileretan trebatzea. kamera eta memoria kudeatzen, nabigatzen, bilaketak egiten eta aplikazioak instalatzen ikasiko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak