Android-en doako izateari utzi dio WhatsApp aplikazioak

  Teknologia  Debagoiena

Android sistema eragilea darabiltenek aurrerantzean ordaindu egin beharko dute WhatsApp aplikazioa erabiltzen jarraitu gura badute. Probatarako, urtebete doan erabiltzeko aukera izan dute Android-eko erabiltzaileek mezularitza aplikazioa. Urterik urte berriztu egin da doakotasun hori, oraingo astera arte. Lizentziak urtebete egindakoan, erabiltzen jarraitzeko ordaindu egin beharko dute erabiltzaileek.

Nerabeak Facebook-en aspertzen direlako arduratuta dago Zuckerberg

  Teknologia  Debagoiena

Nerabeak Facebook-en aspertzen direlako arduratuta dago Zuckerberg

Mark Zuckerberg-ek, sustatzaile eta zuzendaria, dio jada nerabeentzako Facebook ez dela interesgarria. Halaxe jakinarazi die inbertsoreei urteko txostenean. Hain zuzen, Facebook-en antzekoak ala haren ordezko izan daitezkeen zerbitzuetara jotzen dutela dio eta horrek “negozioari epe ertainera kalte egin” diezaiokeela jakinarazi die inbertsoreei. Negozio aukera berrien bila jo behar dute, hortaz. Argazki eta bideo laburretan oinarritutako zuzeneko mezularitza aplikazioak dira, joerek agintzen dutenez, nerabeen artean arrakasta duten sareak.

Mugikor bidezko ordainketa aurten ezartzea nahi dute

  Teknologia  Debagoiena

Mugikor bidezko ordainketa aurten ezartzea nahi dute

Mugikor bidezko ordainketak ez dira inolaz ere gauza berria eta Japonian urteak daramatzate eguneroko ordainketa txikietan sistema hau erabiltzen. Txanpon-txartel elektronikoak bezalatsu, gurean garraio publikoan edo janari banaketa makinetan erabiltzen diren moduan, ordainketa modu hori 2013an mugikorretara eraman eta zentralizatu egingo dela diote. Hala erakusten du Bartzelonan egin berri duten Mobile World Congress erakustazokatik ateratako joera nagusiak, alorreko enpresa nagusiek horretan ipini baitute fokuetako bat aurtengo edizioan.

'Umap.eu' berritu dute, euskarazko Twitterreko jarduna jasotzen duen gunea

  Teknologia

'Umap.eu' berritu dute, euskarazko Twitterreko  jarduna jasotzen duen gunea

Atzotik berriz ere abian da euskaraz Twitteren jazotzen dena batu, antolatu eta eskaintzen duen webgunea. Lehen bertsioa abiatu zutenetik bi urte igaro dira. Hobekuntza teknikoekin, Umap.eu martxan da.

Iritsi da Hotmail postari betiko agur esateko garaia

  Teknologia

Iritsi da Hotmail postari betiko agur esateko garaia

Outlook.com-ek ordezkatuko du aurrerantzean. Hotmail-etik Outlook-erako migrazio prozesu betean dihardute Microsoftekoek. Joandako eguenean hasi zuten prozesua eta Microsoftek abiatu duen zerbitzuen bateratzearen ildoan, Hotmail-ek eskaintzen zituen zerbitzuak Outlook-en sartuta egongo dira. Aldaketak udan amaituko dituzte eta Outlook.com izango da posta eta gainontzekoendako erreferentzia bakarra, iazko udan ekindakoari amaiera emanez.

Zientzia-artikulu onenaren sari bat irabazi dute AEBetan IK4-Ikerlaneko eta MUko hiru ikertzailek

  Teknologia  Arrasate

Zientzia-artikulu onenaren sari bat irabazi dute AEBetan IK4-Ikerlaneko eta MUko hiru ikertzailek

IK4-Ikerlaneko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek zuntz bako komunikazioaren gaineko zientzia-artikulu onenaren saria irabazi dute AEBetan.

AsteOn: Liburu elektronikoa

  Teknologia Astea iruditan None

AsteOn saioan gaur liburu elektronikoa izaten ari den bilakaera aztertu dugu. Horrez gain, asteak utzitako albiste nagusiak errepasatu ditugu eta iritziari ere egin diogu tartea. Herritarren iritziari eta gure kolaboratzaileenari, Itxaro Zubillaga.

AsteOn: Liburu elektronikoaren hazkundea

  Teknologia  Debagoiena None

xx

Telefono linea kopuruak behera egiten segitzen du

  Teknologia  Debagoiena

Krisiak eta smartphone-en areagotzeak eragin zuzena izan du operadore nagusien iritzitan.

Apple orain erlojuarekin txunditu guran dabil lanean

  Teknologia  Debagoiena

Apple orain erlojuarekin txunditu guran dabil lanean

Apple-en 100 laguneko taldea dabil 'iWatch' erloju inteligentea garatzen

BCCk eta Fagorrek, 1.000 euro errezeta onenari

  Teknologia

Basque Culinary Centerrek eta Fagor Etxetresnek errezeta lehiaketa ipini dute abian. Gastronomiazaleei eta ostalaritzako etorkizuneko profesionalei zuzenduta dago.

Bilatzaile arruntek webgune pornografikoek baino 'malware' gehiago dakarte, Ciscoren arabera

  Teknologia  Debagoiena

Kontrako ustea izan arren, sare sozial, bilatzaile arrunt eta on-line dendetan dago arrisku gehiago dago pornografia ala apustuetara dedikatutakoetan baino. Erosketa webguneak 21 aldiz arriskutsuagoak ei dira. Bilaketa motoreetan 27 bider handiagoa da arriskua eta publizitate loturetan 182; beti, pornografia eta apustu orriekin konparatuta. Cisco enpresak urtero egiten duen txostenaren ondorio esanguratsuenetako batzuk dira horiek.

50 milioi fitxategitik gora Mega-n, eta 150 urraketa abisu

  Teknologia  Debagoiena

50 milioi fitxategitik gora Mega-n, eta 150 urraketa abisu

Abiatze egunetik 2 aste besterik ez dira igaro eta honezkero, Kim Dotcom-en datuen arabera, 50 milioi fitxategi inguru igo dira Mega-ren zerbitzarietara. Epe horretan bertan copyright hausteengatik 150 salaketa jaso ditu Megaupload-en sortzailearen ekimen berriak.

Blackberry 10 sorta berria aurkeztu dute, hegaldatzeko itxaropenez

  Teknologia  Debagoiena

Blackberry 10 sorta berria aurkeztu dute, hegaldatzeko itxaropenez

Makaladitik ateratzeko esperantza jarria du Blackberryk modelo berrietan. Etxe kanadiarraren 2013ko apustu nagusiak dira Z10 eta Q10 telefonoak, Blackberry 10 seriearen barne. Konektibitatea eta lanerako produktibitatea bilatzen duten erabiltzaileendako bereziki diseinatuta daude; diotenez.

DNA erabili gura dute informazio digitala gordetzeko

  Teknologia  Debagoiena

DNA erabili gura dute informazio digitala gordetzeko

DNAn informazio digitala gordetzeko ikerketak egiten dabiltza Cambridgeko European Bioinformatics Institute-en. Ikerlari taldeak dio nahiko aurreratuta daukatela teknologia eta egungo biltegiratze sistema garesti eta hondatzeko errazen aurrean, diote, genetikak biltegiratzeko askoz ere aukera handiagoak eskaintzen dituela. Dagoeneko datuak gordetzeko %99,9ko zehaztasun maila lortu dute zientzialariek.