api 26, 19:20 Bergara
Belaunaldien Arteko Nazioarteko Eguna da astelehenean, eta, hori aitzakiatzat hartuta, belaunaldien arteko jokoak egin dituzte gaur arratsaldean Oxirondo plazara gerturatutako haur eta helduek. Aidau haur zerbitzuak, Duintasuna elkarteak, San Joxepe erretiratuen elkarteak, Nagusilanek, Jardunek eta Udalak antolatu dute ekimena bigarren aldiz elkarlanean, iazko emaitza "oso ona" izan zelako; aurten ere dozenaka lagun elkartu dira.
api 26, 19:01 Arrasate
HEMEN DEBAGOIENAGipuzkoako Foru Aldundiak eta Aita Mennik adinekoen arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko Musakola Ekinsare programa jarri dute abian Arrasateko Musakola zentroan. Bizi-kalitatea hobetzea du helburu eta adinekoendako eta haien senide nahiz zaintzaileendako doako proiektua da. Horren baitan batu dituzte Denbora Bankua, Itzulgarri eta Zaintza Eskola programak.