Datorren urterako ordenantza fiskal berriak onartu ditu udalbatzarrak

 Antzuola Zergak eta tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalak aldatzea onartu zuen aurreko astean udalbatzarrak. Horrela, 2006. urtean, zaborraren tasa, esaterako, %17,62 igoko dute, Mankomunitateak halaxe erabakita; etxe bakoitzeko 60 euro ordaindu beharko dugu.

Buztinzuri kalearen beheko aldea itxi egingo dute ibilgailuentzat

 Antzuola Astelehenean, itxi egingo dute Buztinzuri kalearen beheko aldea azpiegitura eta zoladura lanak egiteko. Hori horrela, eta arazoak ekiditeko asmoz, Udalak eskatzen die gidariei erabil dezatela Sagasti kalea.

Argazki lehiaketako lanen erakusketa egingo dute asteburuan

 Antzuola Udalak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztu dituzten lan guztiak ikusgai jarriko dituzte asteburuko erakusketan. 68 argazki dira, guztira.

Droga mendekotasunaren prebentzioa helburu duen kanpaina abiarazi dute

 Antzuola Gazte eta gaztetxoen artean droga mendekotasunaren prebentziorako kanpaina abian jarri du Udaleko Ongizate batzordeak. Hainbat ekintza antolatu dituzte 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoendako; gurasoei, berriz, informazioa bidali diete.

Azaroan hasiko dira Buztinzuriko urbanizazio lanak

 Antzuola Buztinzuri kalea itxi egingo dute azaroan eta bi hilabetez egongo da itxita; horren arrazoia da azpiegiturak eta lurzorua berritzeko lanak hasiko dituztela. Herriko Plazatik eskola parerainoko zatia egingo dute; handik gorakoa 2003an egin zuten.

Andoni Balerdi Pausokako presidentearekin berbetan

 Antzuola Pausoka gurasoen elkarteko presidenteari, Andoni Balerdiri, elkarrizketa egin diogu Kontuolan. Hona hemen berak esandako batzuk:

Gizarte eta kultura ekipamenduen gaineko proposamena egin du Gertu Gaek

 Antzuola Gertu Gae plataformako kideek prentsaurrekoa egin dute oraingo astean; hantxe, gizarte eta kultura ekipamenduen beharrei aurre egiteko eurek proposatzen duten irtenbidea azaldu zuten. Olaran etxea erabiltzea proposatzen dute, besteak beste.

Urko Altzerrekari elkarrizketa egin diogu presoen eta senideen egoeraren gainean

 Antzuola Aurreko asteko egubakoitzean osoko bilkura egin zuten; hantxe, presoen senitartekoen proposamen bat aztertu zuten, jasotzen dituzten diru-laguntzen gainean. Horretaz eta presoen eta euren sneitartekoen gainean berba egin dugu Urkorekin.

Tokiko Agenda 21aren batzarra urriaren 11n

 Antzuola Datorren martitzenean, hilak 11, egingo dute Tokiko Agenda 21aren hurrengo batzarra Olaran etxean, 19:00etan. Hori aitzaki hartuta, orain arte egindakoaren errepasoa egin dugu.

Juan Luis Aranburu da kultura teknikari berria

 Antzuola Amagoia Zubillaga arrasatearrak laga egin du Udaleko kultura, kirola eta hezkuntza teknikari lanpostua. Jone Larrañagaren ordezkoa izan da Amagoia maiatzaren hasieratik.

Ura moztuko dute gaur, irailak 28

 Antzuola Gaur, eguaztena, irailak 28, ura moztuko dute Sagasti auzoan eta Lekuberrin. 17:00ak eta 19:00ak bitartean izango da hori. Ura moztearen arrazoia da matxura bat konpondu beharra dagoela.

Ibarre auzoa urbanizatzeko proiektua onartu dute

 Antzuola Aurrera doa Ibarre auzoa urbanizatzeko prozesua. Dagoeneko onartu dute urbanizazio proiektua; iraileko osoko bilkuran eman zion onarpena Udalak.

Helduendako Heziketa Iraunkorrean izena emateko aukera

 Antzuola Urrian hasiko dituzte Helduendako Heziketa Iraunkorreko eskolak Antzuolan. Eskola horietan izena emateko aukera eta eskola horien gainean informazio gehiago jasotzeko aukera duzue, egunero, Olaran etxean. Hantxe egoten da, 15:00etatik 17:00etara, irakasle bat. Irail amaierara arte dago izena emateko epea zabalik.

Autorik Gabeko Eguna hilaren 22an

 Antzuola Datorren asteko eguenean, hilak 22, Autorik Gabeko Eguna izango dugu herrian. Autobusak jarriko dituzte eta Kalebarrendik gora, itxita egongo da kalea automobilendako.

Josu Tellabide, etnologoa: "Telleria lantegia 40 urtean itxita egon den arren, materiala ondo zegoen"

 Antzuola Telleria etxeko materiala sailkatzen dihardu Josu Tellabide, Asier bere lankidearekin batera. Udalaren asmoa da larruzko produktuak ekoizten zituen lantegi horretako materiala sailkatu, garbitu eta sendatzea eta etorkizun baten, interpretazio gune bat sortzea.

Arrola mendizale elkartea desagertzeko arriskuan dago

 Antzuola Datorren astean gutun bat helaraziko die Arrola Mendizale Elkarteak bere bazkide guztiei. Gutun horretan elkartearen egoera kezkagarriaren berri emango die.

Altzarten salduko dituzte egunkariak

 Antzuola Uztailaren 31n lagako du Anak egunkariak saltzeko negozioa eta Altzarten salduko dituzte abuzturen 1etik aurrera.

Jaien balorazio positiboa egin dute Antzuolan, jende gutxiago ibili arren

 Antzuola Zapatua izan zen egun jendetsuena. Txosna guneko kontzertuek arrakasta izan dute, ez horrela astegunetako dantzaldiek.

Gurutz Larrea garaile XIV. Santamarina sarian

 Antzuola Sumofic taldeko antzuolarrak denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen joan den zapatuan Bergaran, junior mailako Santamarina sarian. Sumofic taldeak, etxean ari zirela eta, hasieratik jo eta su jardun zuen; ihesaldi nagusian Penabad, Antxon eta Nafarrete sartu ziren eta Larreak garaipena lortu zuen.

Egubakoitz gaueko lanbroak ez zuen jai giroa batere hoztu

 Antzuola Jaiak ondo joan direla eta iaz baino jende gehiago ibili dela adierazi dute udal ordezkariek. Egubakoitzeko lanbroak mariatxien emanaldia ilundu egin zuen.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Bertako haragia
Pitxiak
Arrain freskoa
Taberna zerbitzua