Musikari donostiarra, ordea, ez da bakarrik arituko oholtza gainean, duo formatuan eskainiko baitu kontzertua, Mattin Saldias taldekidearekin batera. Hala, haien lanak entzuteko aukera izango da musika emanaldian: Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) diskoak kaleratu dituzte, gaur-gaurkoz, eta Basan da haren azkeneko lana; hain justu, abesti bat da.