Bergarako Udala Debagoienako beste udalerriekin batera barkardadeari aurre egiteko estrategia lantzen ari da. Bergara Plaza-Ongizatearen plaza antolatu dute urtarrilaren 15erako eta 16rako. Honakoa da eguenerako antolatu duten egitaraua: 10:00-11:30: Adinberri Kirola – Iñigo Vicens (prestatzaile fisikoa), Nahia Zeziaga (nutrizionista) eta Raquel Rodriguez (mindfulness aditua). 11:30-13:00: Elikadura Osasuntsua – Jakoba Errekondoren solasaldia eta tailerra Joseba Errekondoren eskutik. 17:00-18:00: Altxa Burua – Teknologiaren erabilera egokia sustatzeko topaketa. 18:00-19:00: Osasun Mentala Mintzagai – Gurutz Linazasoro (neurologoa) eta gonbidatu berezia; moderatzailea Aizpea Goenaga. Ekitaldiak herriko plazan, kaleetan eta Seminarioan izango dira. Antolatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bergarako Udala.
Mundua aldatu zuten eta aldatzen duten emakumeak erakusketa egongo da ikusgai Laboratoriumen urtarrilaren 15etik otsailaren 15era. Eguazten eta eguenetan 10:00-14:00. Egubakoitzetan eta zapatuetan 10:00-14:00 // 16:00-19:00. Domeketan eta jai egunetan 10:00-13:00. Astelehen eta martitzenetan itxita.
Arrasateko Argazki Elkarteak) antolatutako argazki lehiaketan aukeratuak izan diren 30 argazkiren erakusketa. Argazkiak salgai egongo dira, eta batutako dirua MARA CLN1 egitasmoari emango zaio.
Ibarrako Plan Orokorrean aldaketak aurreikusten ditu Udal Gobernuak, eta horri buruzko azalpenak emateko bi bilera ireki antolatu ditu, proiektua lantzen ari diren arkitektoekin, urtarrilaren 15erako eta 22an.
Eskola Txikietako Pedagogia hitzaldia emango dute Mondragon Unibertsitateko Nagore Iñurrategi eta Irati Sagardi ikerlariek.Angiozarko eskola, estatu mailako ikerketa baterako aukeratu izan da. Ikertu nahi dena da eskola txiki bateko pedagogiak zeintzuk gaitasun eta tresnarekin gaitzen dituzten ikasleak DBHra jauzia egiten.
Ursula K. Le Guin (Estatu Batuak, 1929) idazlearen Oihan hitzean mundua liburua izango du hizpide literatur solasaldiko taldeak Mikel Albisu gidari dela.
Otsailaren 7an egitekoa den koko-batzea antolatzeko batzar irekia, Ozkarbi elkartean, 19:00etan. Deitzailea: Goibeko.
Patxi Bisquertek zuzendutako Ombuaren itzala filmak (Euskal Herria, 2025, 115 min.) Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariaren historia jaso du. Sarrera: debalde.
'Blue moon' filma, zineklubean (AEB, 2025). Zuzendaria: Richard Linklater. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Jatorrizko bertsio originalean.
NaizRoxa zenaren eta Vicepresidentes zenaren batura ero eta muturrekoa, Kooltur Ostegunetan. Sarrerak, zazpi euro.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 14 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 7an hasita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Android gailuak erabiltzen ikasi. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.