Coral Sanfeliuk egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
San Andres auzoko jaietako lehen eguna. 11:00. Haur hezkuntzetako umeen kalejira. 17:00. Pregoia, gaztetxoen eskutik. 17:30. Buruhandiak. 17:30. Aurpegi margoketa. 18:00. Txokoladata, Kurtzetxiki plazan. 19:30. Furgonologo ikuskizuna, Julen Axperen eskutik, Gudarien plazan. 22:00. Cricket dardo txapelketa, Equs tabernan.
'La historia de Souleymane' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Boris Lojkine. Iraupena: 92 minutu. Sarrera da 4,50 euro; ikuslearen eguna da gaur.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Markeliñe konpainiaren Artilusio antzezlana. Euriarekin Seminarioko patioan.
Anjel Rekaldek egingo du berba, Zuztarrak Errotuz taldeak gonbidatuta.
Doministikum, Terapia, Build me eta A Bomb taldeen kontzertuak.
Labegaraieta auzoko jaietan, gaur: 19:00etan, jaien hasiera 19:15ean, patata tortilla lehiaketa 22:00etan, DJ Arno 00:00etan, DJ Anderra Poli tabernan
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Denim-a du oinarri 1995etik 2000. urtera Bergarako Tavex Algodoneran lanean aritu zen Nora Pilarte donostiarraren erakusketak. Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etik 20:30era; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.