Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean.
Guraso elkarteak liburutegiarekin elkarlanean antolatuta ipuin kontalaritza saioak umeendako. 17:30-18:15, liburutegian, ipuinak HH2-LH1 mailetako umeendako. 18:30-19:15, liburutegian, ipuinak LH2-LH6 mailetako umeendako
Leizarra musika eskolako ikasleen instrumentuen emanaldia.
San Pedro jaien aurretik Olazar jubilatuen elkarteko kideek, urtero, egin ohi duten merienda. Dantzaldia egongo da. Izen ematea: Egunak: Ekainak 6, 11, 13 eta 18 Orduak: 11:00 – 12:00 Lekua: Jubilatuen bulegoan Prezioa : Fidantza 5€
Aramaioko Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen bilera ireki baterako deia egin du.
Ander Santiago Vega egileak egingo du, Maider Morrasen eta Belen Fernandezen laguntzarekin.
Arrasate Musikaleko ikasleak.
Arrasate Kirol Sariak banatuko dituzte azken urtean nabarmendu diren herriko kirolariei eta kirol taldeei aitortza egiteko.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Hitzen performance-a egingo du Maialen Lujanbiok. Sarrerak, zazpi euro.
Arrasate Musikaleko ikasleak.
Fan Hemendik pintxopotea eta 112 talde arrasatearraren kontzertua.
Jaietako domekara arte bisita daiteke Begiek min eman arte erakusketa. "Ez naiz marrazkilaria, baina begiratzeko konpromisoa hartu nuen, eta, gero, hunkitzen ninduten argazkien ilustrazio digitalak egiteko beharra sentitu nuen. Erakusketa hau ezinaren adierazpena da".