Azoararen 15ean izango da, 18:00etan, Kuku Mikuren egoitzan. Sarrera doakoa da.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta. Bestalde, gaurko odol ateratzean 2021eko errekonozimendu ekitaldia egingo dute: 25 odol emate egindako bost emaile, 50 emate egindako emaile bat, 75 aldiz eman duten hiru emaile eta 100 aldiz eman duten bi emaile.
Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, gaztaina erreak jango dituzte egubakoitzean. 16:30ean Biterin elkartuko dira eta gaztainak haurrei banatuko dizkiete. "Posible bada,ume beteranoenek ume gazteagoei tailerrak emango dizkiete. Markel Goikoleak girotuko du arratsaldea –Akorde Music Experience–. Eskolako kamisetak, jertseak eta materiala saltzen jarriko dute eta eta gaztainak sobratuz gero jendearen artean banatuko dituzte.
Go!azen denboraldi berriaren aurrestreinaldia egingo dute Aramaion. Bertan lehenengo kapitulua ikusteko aukera egongo da.
Egoitzaren astearen baitan Eibarko La novena antzerki taldearen emanaldia izango dute 17:15ean. Eta ondoren, 18:15ean Alai Berri taldearena.
Azoararen 15ean izango da, 18:00etan, Kuku Mikuren egoitzan. Sarrera doakoa da.
Leire Zubizarreta Maria Jara, Eneritz Zubizarreta eta Isuri Rivas eskoriatzarrak arituko dira hizlari gisa, San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako bizilagunek antolatutako saioan.
Azaroaren 25era begirako ekitaldiak prestatzeko asanblada irekia deitu du Pikarraituz talde feministak.
Movembergara elkarteak antolatuta spinning saioa izango da rock musikak girotuta.
Nunavut dantza ikuskizuna izango da, Neri(h)ariren (Myriam Perez Cazabon) eskutik. Dantza, zuzeneko musika eta ipuin kontaketa uztartzen ditu, eta publiko guztiarendako da. Hamar euroko prezioa du.
Arrasateko EH Bilduk antolatuta, Arnaldo Otegik solasaldia egingo du, egungo egora politikoaren analisia eginez, eta EH Bilduren III. Kongresuaren inguruan jardunaz.
Trikitixa eskolako ikasleek udazkeneko jaialdia egingo dute Kulturolako areto txikian.
Sambamaña Arrasateko batukada taldearen kalejira egingo da; tartean, badira antzuolarrak ere.
Arratsaldeko 19:30etan hasita, bi zatitan jokatuko da txapelketa: 19:30etan Goiko Taberna zenaren parean elkartuko dira zortzi bertsolariak, eta lehen ariketak kalean egingo dituzte. Bigarren zatia, afalostekoa, Aramaioko Eskolan jokatuko da, bertako jangelan afalduko baitute parte-hartzaile eta bertsozaleek. Musikariek lagunduta, zortzi bertsolariak hasiko dira kantuan, eta bi bertsolari sailkatuko dira buruz-burukora. Bi saioak aurkezteko ardura bertso-eskolako kideek izango dute. Zortzi bertsolari hauek arituko dira kantuan: Igor Elortza (Durango), Ekhiñe Zapiain (Bera), Aitor Bizkarra (Abadiño), Amaia Iturriotz (Urretxu), Erika Lagoma (Lesaka), Unai Gaztelumendi (Añorga), Eli Zaldua (Gasteiz) eta Josu Sanjurjo (Lesaka).
Rock psikodeliko eta progresiboko hainbat taldetan zaildu ondoren (Sotomonte), Xabier Badiolak (2000, Eibar) bakarkako lana aurkeztuko du. Etxean auto-ekoiztua, hamar kantu dakartza diskoak. Kontzertua 19:30ean hasiko da Ozkarbi elkartean. Antolatzaileak: Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak eta Ozkarbi elkartea. Sarrera: 5 euro (Goibekoko bazkideek 3 euro).
6. Danbaka musika lehiaketaren lehen emanaldia. Oholtzan izango dira: Eten (Aretxabaleta); Low Cost Deluxe (Bergara); Rebel Noise (Aretxabaleta); eta K-PO (Bergara). 20:00etan martxan izango da chill outa eta 21:30ean ekingo diete kontzertuei.
'La habitación de al lado' filma, bertsio originalean (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pedro Almodovar. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da bost euro.
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ZtandaP bakarrizketa umoretsua egingo dute Txuringon, Azaroa Gaztainatan ekimenaren baitan.
1978ko Bartzelonako 47 autobus linea du ardatz, Eduard Fernandez protagonista den El 47 filmak (Espainia, 2024, 110 min). Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.