Osteguna, azaroak 14



10:30
21:00

Garbigune ibiltaria azoka ondoan

Berdura plazia, Oñati | Bestelakoak

Garbigune ibiltaria berdura plazaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.

Garbigune ibiltaria azoka ondoan Berdura plazia

Garbigune ibiltaria berdura plazaren ondoan.

Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.


16:30
20:15

Odol emaileentzat autobusa

Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza | Bestelakoak

Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean.

Odol emaileentzat autobusa Fernando Eskoriatza plazan

Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean.


17:15
18:30

Mizpirualde egoitzaren astea: opera eta dantzariak

Mizpirualde egoitza, Bergara

Egoitzaren astearen barruan opera eta zarzuela emanaldia izango dute 17:15ean. Eta ondoren, 18:15ean, musika eskolako dantzarien saioa.

Mizpirualde egoitzaren astea: opera eta dantzariak Mizpirualde egoitza

Egoitzaren astearen barruan opera eta zarzuela emanaldia izango dute 17:15ean. Eta ondoren, 18:15ean, musika eskolako dantzarien saioa.


18:00

Kolonbiako Karibeko kostaldeko antiarrazismoa eta pobrezia hizpide

Kulturate, Arrasate | Hitzaldiak

Antiracismo y pobreza estructural en la costa Caribe Colombiana hitzaldia egingo du Nhorelsy Camila Thowinson De Leon antropologo eta ikertzaileak.

Kolonbiako Karibeko kostaldeko antiarrazismoa eta pobrezia hizpide Kulturate

Antiracismo y pobreza estructural en la costa Caribe Colombiana hitzaldia egingo du Nhorelsy Camila Thowinson De Leon antropologo eta ikertzaileak.


18:00

Txatxilipurdiren 30. urteurrena

Seber Altube plaza, Arrasate | Ospakizunak

Ospakizunari kalejirarekin ekingo diote Seber Altube plazatik eta, ostean, ekitaldia egingo dute Kulturolako aterpean; 1994tik gaur egunenera arte "Txatxilitar" izandako hainbat pertsonen bizipenak jasotzen dituen dokumental labur bat eskainiko dute, eta baita Txatxilipurdiren marka berria aurkeztu ere.

Txatxilipurdiren 30. urteurrena Seber Altube plaza

Ospakizunari kalejirarekin ekingo diote Seber Altube plazatik eta, ostean, ekitaldia egingo dute Kulturolako aterpean; 1994tik gaur egunenera arte "Txatxilitar" izandako hainbat pertsonen bizipenak jasotzen dituen dokumental labur bat eskainiko dute, eta baita Txatxilipurdiren marka berria aurkeztu ere.


18:00
19:30

Txalaparta ikastaroa

Kuartela, Aretxabaleta | Ikastaroak

Sutunpa txalaparta elkarteak antolatutako ikastaroaren bigarren saioa.

Txalaparta ikastaroa Kuartela

Sutunpa txalaparta elkarteak antolatutako ikastaroaren bigarren saioa.


18:00
19:30

Irakurle taldea: 'Maitasun kapitala'

Antzuola, Antzuola | Jardunaldia

Euskarazko irakurle taldea batuko da, Alaine Agirreren gidaritzapean, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua oinarri izanda.

Irakurle taldea: 'Maitasun kapitala' Udal liburutegia

Euskarazko irakurle taldea batuko da, Alaine Agirreren gidaritzapean, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua oinarri izanda.


18:00
20:00

Mahai-ingurua: 'Zaintzako langile diren emakume migratuentzako bizitegi-alternatibak'

Irizar jauregia, Bergara | Hitzaldiak

Jabekuntza Eskola dela-eta, Zaintzako langile diren emakume migratuentzako bizitegi-alternatibak mahai ingurua izango da. Maria Juncay (Emakume Migratu Feministak elkartea) eta Silvia Carrizo (Malenetxea elkartea) izango dira hizlariak.

Mahai-ingurua: 'Zaintzako langile diren emakume migratuentzako bizitegi-alternatibak' Irizar jauregia

Jabekuntza Eskola dela-eta, Zaintzako langile diren emakume migratuentzako bizitegi-alternatibak mahai ingurua izango da. Maria Juncay (Emakume Migratu Feministak elkartea) eta Silvia Carrizo (Malenetxea elkartea) izango dira hizlariak.


18:00
19:30

'Nomada' jaialdia: dantza eta gorputz espresio saioak

Emaus denda, Arrasate | Ekitaldia

Emaus Gizarte Fundazioak antolatutako Nomada kultura parte-hartzailearen jaialdia egingo dute. Dantza tailerra izango da DABen eskutik, gorputz espresio saioa Jaiki elkartearekin eta Nomada botikina, Grigri-rekin.  

'Nomada' jaialdia: dantza eta gorputz espresio saioak Emaus denda

Emaus Gizarte Fundazioak antolatutako Nomada kultura parte-hartzailearen jaialdia egingo dute. Dantza tailerra izango da DABen eskutik, gorputz espresio saioa Jaiki elkartearekin eta Nomada botikina, Grigri-rekin.

 


18:30

Literatura solasaldia: 'Han egon zen'

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Literatura

Jose Luis Elkoro politikari bergararraren gainean Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen liburuaren bueltan jardungo dute kontu kontari literatura solasaldiko kideek Mikel Antza idazleak gidatuta.

Literatura solasaldia: 'Han egon zen' Arkupe kultura etxea

Jose Luis Elkoro politikari bergararraren gainean Mikel Zubimendik idatzitako Han egon zen liburuaren bueltan jardungo dute kontu kontari literatura solasaldiko kideek Mikel Antza idazleak gidatuta.


18:30

'Haziak' liburuaren aurkezpena

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Aurkezpena

Hazi kontuetan adituak diren Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badalek argitaratu berri duten Haziak. Zergatik eta nola egin zureak liburuaren aurkezpena. Kelo bera egongo da nondik norakoen berri ematen.

'Haziak' liburuaren aurkezpena Arkupe kultura etxea

Hazi kontuetan adituak diren Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badalek argitaratu berri duten Haziak. Zergatik eta nola egin zureak liburuaren aurkezpena. Kelo bera egongo da nondik norakoen berri ematen.


18:30
20:00

'Mugimendu autonomoa' hitzaldia

Kulturate, Arrasate | Hitzaldiak

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, haurren mugimendu autonomoaz hitzaldia egingo dute azaroaren 14an, eguena, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Berritzeguneko Iratxe Ramirez eta Idoia Azurmendi izango dira hizlariak, eta hitzaldia euskaraz izango bada ere, itzultzailea egongo da.

'Mugimendu autonomoa' hitzaldia Kulturate

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, haurren mugimendu autonomoaz hitzaldia egingo dute azaroaren 14an, eguena, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Berritzeguneko Iratxe Ramirez eta Idoia Azurmendi izango dira hizlariak, eta hitzaldia euskaraz izango bada ere, itzultzailea egongo da.


19:00

'Imago Vasconiae' liburuaren aurkezpena

Olaso dorrea, Bergara | Aurkezpena

Euskal Herriko lehen atlas kartografiko historikoa da Imago Vasconiae eta Jose Mª Esparza etorriko da Olaso dorrera hori aurkeztera.

'Imago Vasconiae' liburuaren aurkezpena Olaso dorrea
Euskal Herriko lehen atlas kartografiko historikoa da Imago Vasconiae eta Jose Mª Esparza etorriko da Olaso dorrera hori aurkeztera.

19:00

'Sexualitatea prostatako minbizia sendatzean' hitzaldia

Irizar jauregia, Bergara | Hitzaldiak

'Movember gara 2024' egitarauaren harira, Lola Dacostak 'Sexualitatea prostatako minbizia sendatzean' hitzaldia eskainiko du.

'Sexualitatea prostatako minbizia sendatzean' hitzaldia Irizar jauregia

'Movember gara 2024' egitarauaren harira, Lola Dacostak 'Sexualitatea prostatako minbizia sendatzean' hitzaldia eskainiko du.


19:30
21:00

Mendi Film Festival

Zinema-aretoa, Oñati | Zinema

Gaurko zine-klubean, Aloña Mendiko mendi sailak mendi hamabostaldiaren barruan antolatu dituen proiekzioak botako dituzte. Mendiko zinema jaialdiko sei proiekzio.

Mendi Film Festival Zinema-aretoa

Gaurko zine-klubean, Aloña Mendiko mendi sailak mendi hamabostaldiaren barruan antolatu dituen proiekzioak botako dituzte. Mendiko zinema jaialdiko sei proiekzio.


22:00

Kooltur Ostegunak: Old Time Spooks

Gaztetxea, Arrasate | Musika

Punkaren uhinetan baina doinu akustikoagoetan mugitzen den Old Time Spooks duela pare bat urte sortu zen, Gasteizen, eta Ipar Amerikako Appalache mendietako musika-moldeetan oinarritzen da haren proposamena, hala nola hango hillbilly estiloan eta tresna folklorikoetan. Sarrera: 7 euro.

Kooltur Ostegunak: Old Time Spooks Gaztetxea

Punkaren uhinetan baina doinu akustikoagoetan mugitzen den Old Time Spooks duela pare bat urte sortu zen, Gasteizen, eta Ipar Amerikako Appalache mendietako musika-moldeetan oinarritzen da haren proposamena, hala nola hango hillbilly estiloan eta tresna folklorikoetan.

Sarrera: 7 euro.


10:00

'The Black Box' (Kutxa beltza) erakusketa

Laboratorium, Bergara

'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da. 

'The Black Box' (Kutxa beltza) erakusketa Laboratorium

'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da.

Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da. 


17:30

Plazako dantza tradizionala ikastaroak

Kulturola, Arrasate | Dantza

Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com  

Plazako dantza tradizionala ikastaroak Kulturola

Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk...

Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa.

Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan.

Hasiera: urriak 2

Izena ematea irailean zehar:

 

Herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»