'Jorge Oteiza en la Basílica de Arantzazu: entre la obra religiosa y la escultura moderna' izeneko bisita gidatua egingo du gaur Elena Martinek, gazteleraz, Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatuta eta 'Ezagutu Arantzazu' izeneko ekimenaren barruan. Santutegiaren sarreran elkartuko dira bisita egiteko. Prezioa da: bost euro. Izen emateak: adiskideak@arantzazu.org (688 613 840). Plaza mugatuak.
Bi talderen zuzeneko emanaldia gaur gaztelekuan: Anestesia eta Anker. Sarrerak: hamabi euro aurrez, hamabost euro takillan.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.