Basotxo erretiratuen elkarteak antolatuta tute (11:00) eta mus txapelketak (16:00) jokatuko dituzte Gurea tabernan –izena emateko azken eguna: azaroaren 5a–. Azken txapelketaren ostean afaria egingo dute Muru Alde elkartean.
Osakidetzak 4 saiotan zure emaginaren eskutik, bizitzako garai hori taldean pasa ahal izateko tailerra eskaintzen du. Bertan, informazioa jaso, esperientziak partekatu, eta tresnak zein baliabideak eskuratu ahal izango dira. 40 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzendutako tailerrak, zure oingazte fisikoa, emozionala eta sexuala hobetzea helburu du. Azaroaren 8an, 12:30ean, emango zaio hasiera bi orduko iraupena izango duen tailerrari. Gainontzeko saioak, ostiralero ordu berean izango dira: azaroak 15-22-29.
Osakidetzak 4 saiotan zure emaginaren eskutik, bizitzako garai hori taldean pasa ahal izateko tailerra eskaintzen du. Bertan, informazioa jaso, esperientziak partekatu, eta tresnak zein baliabideak eskuratu ahal izango dira. 40 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzendutako tailerrak, zure ongizate fisikoa, emozionala eta sexuala hobetzea helburu du. Azaroaren 8an, 13:00etan, emango zaio hasiera bi orduko iraupena izango duen tailerrari. Gainontzeko saioak, ostiralero ordu berean izango dira: azaroak 15-22-29.
Sonia Perezek eskainitako bi orduko ikastaroan, adituak ez diren horiek Adimen Sortzaile Artifizialak bezeroentzako zerbitzua errazten nola lagundu dezakeen ikasiko dute. Enpresaren marketina azkarragoa eta eraginkorragoa egitea bideratuz; hala nola, kanpainak, kartelak eta sare sozialetako argitalpenak sortzen. Guztia modu sinple eta praktikoan.
Urteroko ohiturari jarraipena emanez, eskola komunitateak gaztaina-erre jana egingo du 15:00etan. Frontoi zaharraren inguruan erreko ditu hamabost bat kilo gaztaina guraso elkarteak Iratxe Bravoren laguntzarekin.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta gaztaina-erre jana, 17:30ean, Ozkarbi elkartean. Gonbidatuta daude bazkide guztiak.
Batzarra egingo du Aretxabaletako Sarek gaur egungo egoera konpartitzeko eta, balorazio bat eginez, aurrera begirako ekimenak zehazteko. Gai-zerrenda: Gaur egungo egoera. Gari Atxabaltara dinamikaren balorazioa. Gabonak.
Heriotza Euskal Herrian liburuari buruzko solasaldia Alberto Agirreazaldegi egilearen eskutik. Elgetako liburutegiak azarorako antolatutako BiblioHotz egitarauaren barruan.
Azaroaren 16an Laudion egingo diren Emakume* Abertzaleon X. Topaketa Feministak direla eta, topaketak kokatzeko aurkezpen eta ariketa txiki bat egingo dute Arrasaten, 18:30ean, Irati Topalekuan.
San Martin jaia ospatuko dute eskolan arratsaldean, guraso elkartekoek eta eskolakoek, gaztaina erre jana eginez. Ondoren, 18:30ean trikiti kalejirak, jatekoak eta edatekoak egongo dira herriko plazan.
Ines eta Aritz, amona eta biloba, Eskoriatzako Zubiate baserrian bizi dira. Berta eta Maialen eskalatzaile amorratuak dira. Mikelek mendian egiten den edozein kirol praktikatzen du, eta Yoli eta Joseba alpinistak dira, baina, orain, Gorbeiako aterpetxearen ardura dute. Denek batera, mendiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu ezberdinak erakusten dizkigute. Hizkuntza: Elebitan.Sarrera: Doan, lekua bete arte.
Hika antzerki konpainiaren 'Zorretan' antzezlana. Agurtzane Gurrutxaga da egilea eta zuzendaria. Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Jabi Barandiaran. Sarrera: 10 euro.
Berdin da izeneko taldeak irabazi zuen Sagardo Eguneko patata-tortilla txapelketa eta taldeko kide Iker Herranek patata-tortilla "on" bat nola egin erakutsiko du. Azaroaren 8an izango da, 19:00etan. Gazteentzako ikastaroa dela adierazi dute elkarteko ordezkariek. Interesatuek ozkarbi.elkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute azaroaren 6a baino lehen.
Azaroak 8, barikua, izango den egitaraua: 19:00etan kanpai errepikak eta etxafleroak, 19:30ean kontzertu akustikoa Amaiurrekin eta Unairekin; ostean, tripa betetzeko sandwich-ak eta pizzak egongo dira; gauarekin jarraituko du DJ Tiger Brothers-ek.
'Marco' filma (Espainia, 2024). Zuzendariak: Aitor Arregi eta Jon Garaño. Iraupena: 101 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
GZR eta Olloki taldeek joko dute gaur Burrunda Faktoriak gonbidatuta. Prezioa: 8 euro arrunta, hiru euro murriztua.
Najwa Nimri aktore ezaguna protagonista duen drama da La virgen roja filma (Espainia, 2024, 114 min.). Sarrera: 5 euro.
Osintxun antolatutako Azaroa Gaztainatan ekimenaren barruan Bikustik taldearen kontzertua, Txuringon.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.