Bingo berezia egingo dute gaur Pake Leku elkartean. Sariak bazkideen artean zozketatuko dira.
Txatxilipurdiko kideek Jostailu Truke Merkaturako jostailuak batuko dituzte. Osorik eta egoera onean egon beharko dute. Indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dituzte onartuko, ezta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera ere egongo da 12:00etatik 13:30era.
Bergarako Musika Eskolako musikariek Santa Zezilia zaindaria izango dute gogoan kalejirarekin. Hona egitaraua: 17:00 Trikitilariek jubilatuen egoitzan ekitaldia. 17:30 Gazte banda eta eskolako ikasleen (musika tailerra, hizkuntza musikala, abesbatzak, dantza…..) kalejira Musika Eskolatik plazara. 17:50 Ekitaldia plazan. 18:00 Txokolatea, San Joxeperen eskutik. 19:00 Maddi eta Irenerekin kontzertua Aroztegi aretoan.
Sutunpa elkarteak antolatutako txalaparta ikastaroaren hirugarren saioa.
Ahalduntze feminista izango du oinarri: historian zehar eraikitako genero rolak abiapuntu hartuta, gaur egungo autopertzepzioa, autoestimua, indarkeria sinbolikoak... Honakoak izango dira landuko diren gaiak: genero-rolak norberarengan dituen ondorioak; lodifobiaren definizioa, adibideak, jatorria; indarkeria matxistaren logika lodifobian;intersekzionalitatearen ikuspegia; moda eta indarkeria estetikoa; eta autoestimua eta autokontzeptua.
Ursula K. Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua lanaren bueltan jardungo dute Alex Gurrutxagak gidatuta.
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, Rote Zora talde feministaren inguruko Frauen bildet banden dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia egongo da azaroak 21an. Emakume txokoak antolatutako lehen ekitaldia Kulturateko Areto Nagusian izango da, 18:30ean.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) –azaroak 21, 25, 28 eta abenduak 2, 9 eta 16– eskainiko du Oñatin, doan. Informazioa: maribelpachecos@gmail.com.
Hil arte bizi izenburupean heriotzari buruzko tailerra Nerea Erkiagaren eskutik. Elgetako liburutegiak azarorako antolatutako BiblioHotz egitarauaren barruan.
Kike Amonarrizek hitzaldia emango du.
'La fragilidad del hielo' filma, bertsio originalean (Singapur, 2023). Zuzendaria: Anthony Chen. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Liher taldeko Lide Hernando abeslariaren talde berria iritsiko da gaztetxera. Rocka apur bat alboratuta, soulean, musika beltzean eta bestelako estilo urbanoagoetan murgiltzen da; betiere, haren ahots ikaragarria lagun. Sarrera: 7 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.