Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Herritar guztiendako.
Gizonek berdintasunaz hausnartu, gaiak sortzen dizkien kezkak eta ezinegonak partekatu eta kritika nahiz autokritikarako espazioa izan dezaten, sortu nahi da Gizonak berdintasunerantz foro irekia. Taldea abiatu eta gidatzeko, Hiruki larroxa taldeko Joseba Gabilondo etorriko da eta hasteko, hiru saio programatu dira; hau da bigarrena.
Eva Bilbaok eta Agustin Erkiziak eskainiko dute saioa.
Helduen euskarazko irakurle taldeak Emakume izoztua (Annie Ernaux) liburua izango du mintzagai, Alaine Agirre idazlearen gidaritzapean.
Emantzipaziorako etxeko ekonomiari buruzko hitzaldia Maratz zerbitzuak antolatuta, Kontsumobide taldekoak gidari direla. Landuko diren gaiak: Diru sarrerask, gastuak (finkoak, erosketak, gastu aldakorrak, ezustekoak), gainzorpetzearen definizioa, pertsona zorpetuaren profila, gainzorpetzearen arrazoiak, familia-aurrekontua, gainzorpetzea prebenitzeko tresna gisa eta familia-aurrekontua doitzea. Izen ematea: gaztelekuko bulegoan edo gazteinformazioa@onati.eus helbide elektronikoan. Plaza mugatuak egongo dira.
Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen duen bidezidorren jai ibiltaria maiatzaren 10etik 12ra bitartean izango da aurten. Elgetan izango da eta egitaraua gertu dute antolatzaileek. Herritarren parte hartzea behar dela azaldu dute antolatzaileek. Bilera irekia deitu dute biharko, hilak 18, udaletxean. 18:30ean hasiko da.
Iosune Arrondo Areiza segurarrak, Barne Bidaia autolaguntza liburua aurkeztuko du. Hausnarketara eta kontzientzia hartzera gonbidatzen duen lana da.
Askatasuna eta giza eskubideen aldeko herri plataforma izeneko taldea erabakiaren, askatasunaren eta autogestioaren gaineko solasaldia antolatu du. Ikus-entzunezko batzuk ikusiko dituzte lehenengo eta gero gogoeta egin horien bueltan.
'Disco boy' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Giacomo Abbruzzese. Iraupena: 91 minutu. Sarrera da bost euro. Oharra: Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.
Donostiako abeslari ezaguna gonbidatu du Kooltur Ekintzak. Prezioa: 7 euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.