Ezaguna da Puntaik Punta jaialdia Debagoienean. Festa ibiltaria da eta aurten Elgetan egitea tokatzen da. Datak jarrita daude; maiatzeko bigarren aste bukaeran izango da, hilaren 10ean, 11n eta 12an. Mendi irteerak, ekintzak naturan, abentura gunea, kale ikuskizunak, senderismo eta artisautza azoka, kontzertuak... Egitaraua prest da.
Ekintza horiei guztiei forma emateko herritarren eta herriko eragileen parte hartzea eskatu dute antolatzaileek eta bihar, apirilak 18, bilera irekia deitu dute. Udaletxean izango da, 18:30ean.