2007ko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aspek

 Bergara

2007ko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aspek

Hitzarmenak jasotzen du gutxienez lehen mailako 15 partidu jokatuko dituztela Bergarako udal frontoian. Udalak ez dio dirurik emango Asperi horregatik.

Domingo Iralako lanak geldi egongo dira enpresak lanekin jarraitu edo ez erabaki arte

 Bergara Bergarako Udalak eta Ozio Eraikuntzak enpresak geldirik dauden Domingo Irala kaleko lanen inguruan bilera egin dute. Enpresa ordainketa etendura egoeran dagoela eta, administratzaile berriak izendatu arte, ez dute lanen inguruko erabakirik hartuko.

Prebentzio eta arrisku ziurtagiria jaso dute Miguel Altunako ikasleek

 Bergara

Prebentzio eta arrisku ziurtagiria jaso dute Miguel Altunako ikasleek

Enpresek eskatu dute ikasleek ikastaro hori egitea, lantegian sartzen direnerako oinarrizko ezagutza izateko.

San Antonioko etxeak egiteko lehen harria jarri dute

 Bergara

San Antonioko etxeak egiteko lehen harria jarri dute

Guztira 38 etxebizitza egingo dituzte Kamineroen etxea zegoen orubean. Eguaztenetik aurrera aurkeztu daitezke eskaerak

Domingo Irala kaleko lanak geldi daude

 Bergara

Domingo Irala kaleko lanak geldi daude

Susmoa da eraikuntza enpresaren gorabehera batengatik gelditu dituztela lanak. Martitzenean bilera egingo dute udaletxean arrazoia argitzeko.

Domingo Irala kaleko lanak geldi daude

 Bergara

Domingo Irala kaleko lanak geldi daude

Azken egunetan geldi egon dira Domingo Irala kaleko lanak. Arrazoi argirik egon ez arren, badirudi obren ardura dituen enpresa gorabeheretan dabilela. Hori da, behintzat, obrako beharginek eta Udaleko iturriek duten susmoa. Hala ere, enpresak berak ez du azalpenik eman gura izan. Egoeraren arrazoia jakiteko batzarra egingo dute Udaleko Hirigintzako arduradunek eta enpresako ordezkariek martitzenean udaletxean.

Egin dute herritarren foroa

 Bergara Eguaztenean egin zuten Bergaran bakearen aldeko herritarren foroa. Zortzi herritarrek hartu zuten parte: lau emakumezko eta lau gizonezko. 27 eta 50 urte bitartekoak ziren zortziak.

Arrizuriaga jauregian egongo da UNED, ikastetxea berriztatu arte

 Bergara

Arrizuriaga jauregian egongo da UNED, ikastetxea berriztatu arte

Aranzadi Ikastolak eta udalak ere obrak egingo dituzte nork bere zatian. Errege Seminarioaren teilatua eta fatxada ere berritu egingo dituzte.

Aratusteeko saria, 'hippie'-ei

 Bergara

Aratusteeko saria, 'hippie'-ei

Bedelkarrek 160 euroko saria eman du Aratusteeko koadrilarik animosoarendako.

Ia lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote maiatzean emazteari tratu-txarrak eragin zizkion gizonari

 Bergara Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio haren emazteari tratu txarrak eragin eta behartuta 3 egun lotuta izan zuen gizonezkoari. Iazko Maiatzeangretatu zen hori. Ordurako emaztearengandik urrun egoteko agindua jarria zioten senarrari baina honek agindu hori hautsiz emateari deitu zion eta engainatuta etxera joateko esan. Behin etxera helduta ordea gizonezkoa tratu txarrak eragin eta 3 egunez bertan etxetik atera-ezinda izan zuen Ertzaintza bertara iritsi eta libratu zuen arte.

Administrazioa 'on-line' etxetik, herritarren txartela erabiliz gero

 Bergara

Administrazioa 'on-line' etxetik, herritarren txartela erabiliz gero

Administrazioko hainbat agiri nork bere ordenagailutik eskatu ditzake herritarren txartelarekin: adibidez, liburutegian hartutako liburuaren mailegua luzatu edo lan-bizitzaren agiria eskatu. Herritarren txartela behar da horretarako.

Haien egoitzaren aurkako erasoa gaitzetsi du PSE-EEk

 Bergara Domeka goizaldean ezezagun talde batek hori eta gorri koloreetako pinturaz betetako arrautzak bota zituen Bergarako alderdi sozialistaren egoitzaren kontra eta, ondorioz, fatxada eta barruan zegoen bezero baten arropa zikindu zituen pinturaz. PSE-tik erasoa gaitzetsi dute.

Dantza ikastarorako eta txorimalo lehiaketarako izenematea ireki du Jardunek

 Bergara Martxoa, apirila eta maiatza bitartean euskal dantza ikastaroa antolatuko du Jardun elkarteak. Martxoaren 6an hasiko dira eskolekin eta dagoeneko izenematea zabalik dago. Horrez gain, Erramu zapatuko urteroko txorimalo lehiaketarako izenematea ere zabaldu dute.

Aurten hasi nahi dute Errege Seminarioko aparkalekuak egiten

 Bergara 741.000 eurotan erosiko dio udalak patioa estatuari eta 220 aparkaleku inguru egingo ditu lur azpian; goiko aldea jolas lekua izango da obrak bukatu eta gero ere.

Bergarako Inauterien egitaraua

 Bergara

Manu Muniategiandikoetxea eta Jesus Mari Lazkano, ARCOn

 Bergara

Manu Muniategiandikoetxea eta Jesus Mari Lazkano, ARCOn

Manu Muniategiandikoetxeak "Instrucciones para naúfragos. Soilik itxuraz" liburua aurkeztu du ARCOn. Liburuaz gain, "Mesa negra" izenburuko koadroa (2,5x2,5 metro) eta altzairuz egindako hainbat eskultura eraman ditu Madrilera, Espacio mínimo galeriarekin. Bestalde, Jesus Mari Lazkanok Berlini buruzko bi lan eraman ditu ARCO feriara, Antonio Machon galeriarekin.

Amodiozko Gutunen lehiaketako sari banaketa Jardunen blogean

 Bergara

Amodiozko Gutunen lehiaketako sari banaketa Jardunen blogean

Urtero moduan, otsailaren 14an, San Valentin egunez, eman zituzten Jardunek antolatutako Amodiozko Gutunen lehiaketako sariak. Sari banaketan irabazle bakoitzak bere gutuna irakurri zuen. Jardunen blogean jarri dituzte bideoan irakurketa horiek.

Miguel Altuna ikastetxearen gaineko informazio guztia poltsikoko telefonoan

 Bergara

Miguel Altuna ikastetxearen gaineko informazio guztia poltsikoko telefonoan

Hemendik aurrera Miguel Altuna institutuaren gainean informazioa izan gura duen edonork poltsikoko telefonoa erabili besterik ez du. Bluexare enpresari esker, zentroko informazioa guztia SMS bidez jarri dute eskura.

Lau tona baino gehiago jaso dituzte Saharara bidaltzeko

 Bergara Lau tona baino gehiago material batu dituzte Bergaran Saharara bidaltzeko. Jakiak, kanpin-dendak, eskolako materiala eta txizoihalak batu dituzte, besteak beste. Bergaran eta ibarreko gainerako herrietan jasotako produktuak Donostiara bidali zituzten, kamioi handi baten, eta handik Saharara bidaliko dituzte hil honen 17an, zapatua.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Tartak
Pintxoak
Erlojua
Lentzeria